Bizi-baratzea

ERAGILEAK

EHKOlektiboa Elkartea
Sustapena >> Elkarteak
Garro Jauregia, 64240 Lekorne (Lapurdi)
  • Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara.
  • Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditu.
  • Eta herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute.

Zer bultzatzen dugu ?

Agroekologiaren oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta:

Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.

Zein helbururekin?

Kolektiboki IDENTIFIKATZEKO eta DESBERDINTZEKO helburuarekin.

3 XEDE NAGUSI  ditugu:

  • IDENTIFIKAZIOA: identifikatzeko herraminta martxan jartzea, herritarrek ezagutzeko, eta merkatu handien dinamiketatik positiboki desberdintzeko.
  • AGROEKOLOGIA: kontzeptu zabal hau definitu eta gure lurraldea eta gizartea kontutan izanik, agroekologia garatu.
  • ELKARTASUNA: lurralde ezberdinetako harremanak sustatu.

JAKINGAIAK

2020-04-17 | Ehkolektiboa elkartea

Apirilaren 17a Baserritar Borrokaren Mundu eguna dela baliatuz, EHKOlektiboak adierazpen hau argitaratu du, koronabirus garaian azokei eusteko garaipena ospatzeko eta herritarrei dei egin die "Elikadura burujabetzaren alde erosten dugu" mezuarekin argazkiak zabaldu ditzaten sare sozialetan, #GeraZaitezEtxeanEzIsilik traola gehituta. Jarraian, EHKOlektiboaren testua osorik:

2019-12-22 | Garazi Zabaleta

2019a urte berezia izan da ARGIArentzat, esku artean duzun ale hau ere bada horren adibide. Ehun urte betetzea ez baita lorpen makala, are gehiago euskarazko hedabide txiki batentzat. Ospakizunek forma ezberdinak hartu dituzte urte oso honetan zehar eta, nola ez, landa eremuko ingurune naturalera ere hurbildu nahi izan dituzte ospakizunak: azaroaren 23an Duzunaritzen egin zen “100 urteko paisaian 111 pauso” izeneko egun-pasa berezia, EHKOlektiboa eta Biharko Lurraren Elkartearekin (BLE) elkarlanean... + gehiago irakurri

2019-11-26 | Estitxu Eizagirre

Azaroaren 23an Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 80 lagun inguru elkartu ziren Duzunaritzen, "100 urteko paisaian 111 pauso" izeneko egun-pasa berezirako prest. EHKOlektiboa, Biharko Lurraren Elkartea eta ARGIAk antolatu zuten elkarlanean eta paisaia, Idiartia etxaldeko lana, elikadura eta kultura uztartu zituen egunak.

2019-11-04 | Garazi Zabaleta

2019-09-29 | Garazi Zabaleta

2017ko urte bukaeran eman zuen ezagutzera Baserriko Uzta egitasmoa EHKOlektiboa elkarteak: urtaro bakoitzean Euskal Herriko baserri ekologiko eta txiki banatan kontzertuak iragarri zituzten orduan. Kulturaren eta musikaren bidez baserrietako ateak zabaldu eta beren errealitatea gainontzeko herritarrengana hurbiltzeko modu bat zen proiektua. Helburu berarekin abiatu dute orain EHKOlektibotik Biziaren Ahotsak ekimena: musikak beharrean, kasu honetan bertsolaritzak hartuko du protagonismoa.

Lurrarekin eta herriarekin... + gehiago irakurri