Beti pentsatu izan dut, baratze bat izatea lagun leial eta on bat izatea bezala dela C. Z. Guest

Bizi-baratzea

ERAGILEAK

Aranzadi Zientzia Elkartea
Sustapena >> Elkarteak
Hezkuntza eta ikerketa >> Elkarteak
Zorroagagaina 11,20014 Donostia

Aranzadi Zientzia Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte zientifiko bat da eta natur zein giza ingurunearen ikerketa zientifikoa eta lortutako emaitzen dibulgazioa ditu helburu. 1947an sortu zen, eta izena Telesforo de Aranzadi ikertzaile handiaren omenez datorkio (1860-1945).

Aranzadi Zientzia Elkarteak 1.700 bazkide ditu eta, horietatik, 150 inguru beren zereginak erakunde honen arloan garatzen dituzten diziplina zientifiko desberdinetako ikertzaileak dira. Ikertzaileak Natur eta Giza Zientzien arloko unibertsitario tituludunak dira, eta eragin handieneko diziplinak Biologia, Historia, Arkeologia, Medikuntza, Antropologia, Etnografia, Geografia eta Geologia dira.

Sorburutik, Elkarteak hainbat jarduera egin ditu eta hainbeste, non Biodibertsitate eta Antropologia zein Historia arloko garrantzi handieneko erakundea bilakatu den.

Egun, Azterketa eta Ikerketa Zentro eratu da eta, bertan, haien lanak plan eta proiektu espezifikoen arabera egiten dituzten askotariko espezialistek dihardute. Aranzadi komunitate zientifikorako erreferente bihurtu da, 2001ean Erabilgarritasun Publikoko Erakunde aitortu izanak erakusten duen moduan.


Azterketa orokorrak zein ikerketa hutsa egiten dugu eta, aldi berean, Zientzia horiek hobeto ezagutzeko dibulgazio-lan zabala ere. Halaber, natur ingurunea eta Ondare Arkeologikoa eta Etnografikoa hobeto kontserbatzeko informazio-lana egiten dugu beste instituzio batzuekin batera.

JAKINGAIAK

2016-05-01 | Garazi Zabaleta

“Bilketa lanak egiten hasten garenean, normalean, zerbait galtzera doala sumatzen dugulako da. Euskalkiak biltzeko joera badago, eta Burbunak eta etsayak proiektua ere testuinguru horretan kokatzen da”. Naturaren gaineko Hernaniko ahozko ondarea biltzeko asmoz abiatu zuten proiektua Dobera Euskara Elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Euskalkien galeraz gain, naturaren ezagutza eta jakinduria ere galtzen ari zirela ikusi zuten Eñaut Agirre filologo (Dobera) eta Iñaki Sanz-Azkue biologo... + gehiago irakurri