Bizi-baratzea

ERAGILEAK

Araizko Zaporeak
Sustapena

Malloen itzalpeko paraje ikusgarrian dago Araizko bailara, Nafarroako iparraldean. Bertan sortu berri dute “Araizko Zaporeak” sor-marka eta proiektua, bailara bultzatzeko asmoarekin.


Bailarako lurren poltsa egitea da ekimenaren asmo nagusietakoa orain. Populazioaren gehiengoa zaharra dela jakinda, gerora begira jende gaztearentzat zer lur aukera egongo liratekeen aztertu nahi dute. Bertako lurren inbentario modukoa egitea da ideia.

Inguruko baserritarrei hauspoa ematea ere badu helburu Araizko Zaporeak ekimenak, sor-markapean bilduz bertan ekoizten diren produktuak. Ideia horren baitan ari dira antolatzen urri amaieran eginen den Araizko produktuen azoka ere. Bailarako turismoa ere bultzatu nahi du proiektuak. Logo edo marka beraren atzean, beraz, bailararen aldeko ekimenak bildu dituzte.

Zurea bidali