Etorkizuneko arte handiena, lur zatitxo batean bizitza eroso bat osatzea izango da Abraham Lincoln

Bizi-baratzea

ERAGILEAK

Apaiziartza
Kontsumoa >> Kontsumo taldeak
Nekazaritza >> Ekoizleak >> Kontsumo taldeak
Lezo, Gaintxurizketa

2011n jarri zuen martxan Apaiziartza Kolektiboak Gaintxurizketako (Lezo) baratzeen proiektua. Hastapenean 20 saski banatzen zituzten inguruko kontsumo taldeetan, 2.500 metro koadro lantzen zituzten eta bi nekazari ziren. Egun, berriz, 100 familia elikatzen dituzte saskiekin, 12.000 metro koadro lantzen dituzte eta bost nekazari dira.

JAKINGAIAK

2016-04-17 | Garazi Zabaleta

2011n jarri zuen martxan Apaiziartza Kolektiboak Gaintxurizketako (Lezo) baratzeen proiektua. Gipuzkoako Foru Aldundiarena zen baserria eta inguruko lurrak erabiltzen hasi ziren, tokia artzaintzarako erabiltzen zuten artzainekin adostasuna lortu eta gero. “Erabilpenik gabeko gunea nekazaritza lanetarako berreskuratu genuen”, diote partaideek. Nekez pentsatuko zuten urte batzuk geroago izanen zuten oztopo nagusia auzokide bat izanen zenik: martxoaren 17an prentsaurrekoa eman zuten kolektiboko kideek,... + gehiago irakurri