2007. urtean jaio zen. Helburua gure lanaren bidez ingurugiroa eta garapena kontzeptu bateragarriak direla frogatzea da. Bide hori jarraitu dugu gure lan alorrean urte hauetan, ekimen pribatu zein publikoekin lan eginez eta gure hasierako oinarria kontutan izanik.
Ingurugiroak hainbat disziplina eta eragile diferenteen arteko harremanak hartzen ditu. Guretzat funtzeskoa da haien arteko elkarlana. Horregatik, disziplina anitzeko lantalde sarearen parte gara, gure bezeroei erraminta integratzaileak eskaintzeko asmoz eta proiektu bakoitzaren beharretara moldatzeko asmoz.
- Zer berri gure herrietako landa eremuan? Goierriko jardunaldiak
- Proiektuen ingurumen azterketa
- Lurralde antolaketa eta plan eta programen balorazioak
- Ingurumenaren birgaitzea eta leheneratzea
- Kartografia eta informazio geografiko sistemak
- Natura, ingurunea eta biodibertsitatea: Ikerketa bereziak
- Herri partehartze prozesuak ingurugiro gaietan
Zer berri gure herrietako landa eremuan? izenburupean jardunaldiak egin dituzte irailean eta urrian Goierri Garaiko zazpi herritan. Eskualdeko landa lurren eta nekazaritzaren egoera aztertu du Ambientalia21 ingurumen aholkularitzak, udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Goimen Goierriko Landa Garapenerako Elkarteak koordinatuta. “Nekazaritzak gure gizartean duen papera, gure lurren egoera edota elikaduraren aldetik gure herriek duten autonomia maila aztertzeko lanketa egin da”, azaldu digu... + gehiago irakurri