Bizi-baratzea

ERAGILEAK

Amarauna
Ziordia, Sakana (Nafarroa)

Amarauna irabazi-asmorik gabeko elkarte bezala antolaturik dagoen kolektibo bat da, Sakanako Ziordi herrian kokatua dagoen konbentu ohia kudeatzeaz arduratzen dena, bertan bere proiektu autogestionatua aurrera eraman nahi duena.

2015eko maiatzean ustekabeko aukera eta erronka aurkeztu zitzaigun, lagatze baten bitartez, Sakanako Ziordiko komentu zaharra kudeatzearena, hain zuzen. Hasiera batean etxebizitza bat eta lur sail guztiak erabili ahal izan ditugu. Gure proiektuaren oinarriak sortzen bidearen parte eginik, talde bezala batzen eta bultzatzen gaituzten balio eta ideiak zehaztu ditugu. Batzar nahiz eztabaida ugariren ondoren, baita praktikara eramandako hainbat esperientziaren ondoren ere, (ortu komunalak, animalien zein fruta arbolen taldeak, Autonomia komunalaren topaketak…) eta espazioa zabaldu ahal izateko beharrezko kudeaketen ondoren, eraikuntza osoa zabaltzeko aukera dugu azkenik. Honenbestez, balore zein printzipio batzuetan ezagutzen den edozein pertsona nahiz kolektibori tresna hau eskaintzen diogu.

 

GURE IKUSPEGI AMANKOMUNA

Gure ikuspegi amankomuna, Amaraunako kideak batzen gaituena eta espazio hau izatea nahi duguna hurrengo esaldian laburbiltzen dugu:

Espazio bat non guztiak askatasunean arremandu gaitezke, konfiantzan, errespetuan eta komunikazio on batean oinarrituz, gure nahi indibidual zein kolektibo asetu ditzazkegun; gure ingurumena zainduz eta burujabetza osoa lortzeko bidean aurrera eginez.

Hau lortzeko, espazio ezberdinak sortu eta proiektu ezberdinak garatuko ditugu, gure printzipio eta baloreetan oinarritutako harremanak garatzeko egoerak sustatuz; eta gure ingurumen eta naturararekin arduratsu izaten, honen garrantziaz kontzientzia hartuz.

Burujabetza osoaren bidean, garapen pertsonala eta emozionala sustatzeko proiektuak, elikadura autoekoizpenarenak, osasunaren autogestioaren formakuntza eta ikastaroak, aurrera eramango ditugu; eta autosufizientzia energetikoa lortu nahian sistema energetiko iraunkorrak eta kontsumo baxukoak martxan jartzea.

Gure printzipio eta baloreak zabaldu daitezen, gure gizarteari, ingurugiroari. gure proiektu eta espazio batzuk eskaini eta partekatzea.


PARTE HARTZEKO MODUAK

1- ERA AKTIBO BATEAN:

  • Amaraunaren proiektu orokorra eta espazioak kudeatzeko, erabakitzeko, antolatzeko ardura eta eskubidea du.
  • Amaraunaren espazio guztiez gozatzeko eskubidea du, baita hauek zaintzeko eta mantentzeko betebeharra ere.
  • Bertan proiektu ezberdinak sortzeko aukera du.

2- ERABILTZAILE ARRUNT BEZALA

  • Amaraunaren espazio guztiez gozatzeko eskubidea du, baita hauek zaintzeko eta mantentzeko betebeharra ere.
  • Bertan proiektu ezberdinak sortzeko aukera du

Hala ere, bazkide izan gabe ere badago aukera Amaraunaz gozatu ahal izateko; hala nola bertan antolatzen diren ekintza, auzolan… ezberdinetara joanaz, erabilera jakin batetarako espazioak alokatuz edota, bazkide batek gonbidaturik bertara hurbilduz.

ESPAZIO ETA LOKALAK

Bazkide guztiek dute espazio komunak erabiltzeko eskubidea baita hauek mantentzeko ardura ere. Espazio komun bakoitzak berezko erabilera eta funtzionamendua dauka eta norbanako zein irabazi asmorik gabeko taldeek erabil ditzakete aldi baterako.

JAKINGAIAK

2020-01-26 | Garazi Zabaleta

Bederatzi heldu eta lau adin txikiko bizi dira Amaraunan. Hiru hektarea inguruko lursaila ere badu komentuak: fruitu-arbola ugari eta baratzea dituzte bertan.

Zurea bidali