Bizi-baratzea

ERAGILEAK

Alkartasuna - Usurbilgo Baserritarren kooperatiba
Salmenta tokiak >> Nekazaritza dendak
Atallu industrialdea 26 20170 Usurbil, Gipuzkoa

Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba Elkartearen helburua Usurbilgo eta inguruko baserritar txikia laguntzea da, behar ditzakeen zerbitzu eta eskaintzak sortu eta indartuz.

Baserritar txikia laguntzeaz gain, Alkartasuna Kooperatibak Usurbilgo biztanleria osoari zuzendutako denda kudeatu, gasoil eta gas butano zerbitzua eskaini eta inguruko beste baserritar kooperatibekin lankidetza jorratzen du.

Alkartasuna Kooperatibak ekologiaren aldeko apustu garbia egin du. Hala, gure dendan hazi, ongarri, margo eta janari ekologikoak aurkituko dituzu.

Edozein Usurbildarrek Alkartasuna Kooperatibako bazkide izateko aukera du, horrek eskaintzen dituen abantaila ugariak eskuratuz.

JAKINGAIAK

2017-03-26 | Ainhoa Mariezkurrena Etxabe

“Bizitza modernoak itsu bilakatzen gaitu ilargiaren eraginen aurrean. Mitoa zena, zientziak frogatu du gerora. Izan ere, egunero ikus ditzakegu errealak diren efektuak gure bizitzetan”, dio Michel Gros idazle eta nekazariak. Egunero ikusten dugu ilargia, baina ezagutzen al dugu?

Zurea bidali