Zer da belar txar bat? Bere onuren berri oraindik ez dugun landarea Ralph Waldo Emerson

Bizi-baratzea

(01:00ak arte)
Gaurko hitza
Sotarruratu
:  Lurra goldatu aurretik triki-traka deituriko tresna batekin askatzen... [+]
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

ERAGILEAK

Aldabe Zerbitzu Turistikoak
Sustapena >> Museoak eta interpretazio guneak
Zerbitzuak >> Bestelakoak
Herriko plaza. 20214 Zerain (Gipuzkoa)

1.999ko otsailean gorpuztu genuen Aldabe, O.E. sortzeko ideia. Zerain Parke Kulturalaren proiektuak aurrera egin ahala, Zeraingo Udalak eta Zerain Dezagun Fundazioak bultzatuta sortu genuen Aldabe.

Lau urte geroago, pauso bat harago eman eta Aldabe Kooperatiba Elkarte bilakatu zen. Zeraingo proiektuak irmo zirauela ikusirik, erronka berriei ekiteko erabakia hartu genuen.

Finean, herri nahi auzoetako baliabide turistikoen kudeaketan aditu bilakatu gara.


Bidaia-agentzietako gida lanak, aholkularitza-zerbitzuak,… Gure esperientzia oinarri hartuta, Gipuzkoako nahiz Euskal Herriko herrientzako erreferentzia bihurtu ginen. Eta halaxe, Aldabek hainbat proiektu interesgarriren ardura hartu zuen: Zegamako Egur Museoaren kudeaketa, Segurako Ardixarra Erdi Aroko Interpretazio Zentroaren ardura eta kasko historikoko bisita gidatuen kudeaketa eta Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroaren ardura Idiazabalen, besteren artean.


Bisita kulturalak, ingurumen bisitak eta bisita gastronomikoak

Aldabek eskaintzen dituen bisitak hiru arlo nagusitan sailka daitezke: arlo kulturalean (ondare historiko-kulturala gaitzat harturik egiten diren bisitak lirateke), ingurumen arloan (landa garapena, paisaia, flora eta fauna landuz burutzen direnak) eta arlo gastronomikoan (lurraldeko produktuen aberastasuna aitzakiatzat harturik egiten diren bisitak).

Horien artean, eta adibide gisa, Zeraingo herri museora, Zeraingo Aizpeako Burdinaren mendira, Segurako Erdi Aroko hiribildura, Segura eta Zeraingo gaztandegietara, Segurako uraren ibilbidera eta Zeraingo Lasurtegiko hezegunera egiten diren bisitak leudeke.

Guzti hauekin, bisita turistiko soil bat baino zerbait gehiago eskaintzen da, izan ere bisitariaren gustukoak izango diren bisitaldi ludiko-didaktikoak garatzea izan baitu helburu Aldabek bere jardueren sarea garatzen hasi zenez geroztik.