Puzker handia kakagura, izotz handia elur-gura.

Tokiko eta kalitatezko produktuen epizeria parte-hartzailea Baigorrin

Duela urte eta erdi pasatxo hasi zen Baigorriko (Nafarroa Beherea) pertsona talde bat bertako produktuen denda fisiko bat martxan jartzeko ideia lantzen. Herriko AMAPean –laborari eta kontsumitzaileak zuzeneko harremanetan jartzen dituzten kontsumo taldeak dira, Frantziako Estatuan zabalduta daudenak– antolatuta zeuden zenbait kiderengandik sortu zen egitasmoa. "AMAPean ez diren produktuak eta hemen inguruan ekoizten ez direnak eskaintzea zen hastapeneko helburua: lekaleak, zerealak, olioak eta horrelakoak", azaldu du Lise Sage-Segard ekimeneko kideak. Urrian zabaldu ditu ateak Baigorrikoopek.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2026ko urriaren 26a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Baigorrin denda irekitzeko lokal baten bila hasi ziren 2025ean, baita proiektua aurrera eramateko diru-laguntzen bila ere. "Aldi berean, laborari eta ekoizleekin harremanetan jarri ginen, baita Nafarroako zenbait kooperatibarekin eta Ekoalderekin ere", azaldu du kideak. Ekimenaren bultzatzaileek oso argi zuten ez ziotela inolako "lehiarik" egin nahi AMAPi, izan ere, laborariei segurtasuna eta diru-sarrera finkoa eskaintzen die talde horrek. "AMAP babestu nahi izan dugu, eta horregatik ez ditugu ber produktuak proposatuko dendan".

Behin lokala lortuta eta beharrezko obrak eta berrikuntzak eginda, urrian egin zuten Baigorrikoopen irekiera ekitaldia. Momentuz, laguntzaileen borondatezko lanarekin funtzionatzen du, alegia, ez dute soldatapeko langilerik dendan. "Talde ttipietan antolatzen gara: diruzaintzaz arduratzen dira batzuk, antolakuntza orokorraz besteak, komunikazioaz besteak...". Prozesu osoa parte-hartzailea izan dela gaineratu du, ideia sortzetik beretik obraraino, dena eraman baitute aurrera pertsona askoren borondatezko lanari esker. "Epizeria parte-hartzailea da Baigorrikoop, bakoitzak bere maneran egiten du ekarpena". Astean bitan irekitzen dute denda: ostegunetan 17:30etik 19:30era, eta larunbatetan 10:00etatik 12:00etara.

60 bazkidetara iristeko helburua

Produktu ekologikoak eta etxe ekoizleenak, Idoki sormarkakoak, eskaintzen dituzte dendan, baita oinarrizko jasangarritasun irizpideekin lan egiten duten etxaldeenak ere. "Etxaldeei galdetegi modukoa pasatzen diegu eta galdetzen diegu nola ekoizten duten, ze etxalde mota den, ze produktu erabiltzen dituzten... lurrarekin errespetuan ekoizten dela eta gure kalitatezko oinarriekin bat egiten dutela bermatzeko egiten dugu hori", azaldu du. Momentuz, 35 bazkide dira Baigorrikoopen, eta 25 ekoizlek hartzen dute parte. Hastapenak izanik pozik daude egitasmoak izan duen erantzunarekin, baina 60 bazkide inguru izatera iritsi nahi dutela azaldu du Sage-Segardek.

Aurrera begira, gainera, dendako eskaintzaz gain Baigorrikoopeko gunea herritarren topaleku eta jakintzak partekatzeko tokia izatea nahi dute. "Oraindik finkatu gabe dugu alderdi hori, baina proposatu nahi ditugu kozinatzeko tailerrak, kontserbak eta hartzituak egitekoak, lehengo errezetak ikastekoak... eta, horrekin batera, partekatzeko tresna eta material batzuk jartzea ere bada asmoa, eraldaketak eta horrelakoak egiteko", gaineratu du. 

Zuberoako artzainak 20 urtez kolektiboan lanean
2026-10-19 | Garazi Zabaleta
1999an Zuberoako artzain talde batek abiatutako hausnarketa prozesutik sortu zen Azkorria kooperatiba. "Garaian, industria bati saltzen zioten ardi esnea inguru honetako artzain guztiek, eta Ossau-Irati... (+)
Zuberoako artzainen Azkorria gasnategi kolektiboak urteurren festa egingo du urriaren 17an
2026-10-14 | Garazi Zabaleta
Aurten hogei urte betetzen ditu Azkorria kooperatibak. Hori ospatzeko, urriaren 17an Muskildin festa egingo dute. Hitzordua 09:00etan da, Azkorria dendaren atarian: ekoizleen merkatua egingo dute... (+)
“Hamar urteotan baratzean egindako lanak agendan idatzi dituenak sekulako altxorra du”
2026-10-12 | Garazi Zabaleta
Duela hamar urte argitaratu zuten lehen Ilargia eta Landareak agenda Jakoba Errekondok eta Antton Olariagak, ARGIAk bultzatuta. Hamar urte beranduago, eta ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak... (+)
Frantses lorategi apaina eta lorategi basati askeagoa, elkarren lagun
2026-10-05 | Garazi Zabaleta
Kanbon (Lapurdi) kokatua den eraikin ederra da Belle Époque garaiko Arnagako jauregia, gaur egun Herriko Etxearena dena eta museo bihurtua dutena. Klima astearen seigarren edizioa... (+)
Ogia, bizitzako proiektu Etxalarren
2026-09-28 | Garazi Zabaleta
Duela hamaika urte, 2015eko irailean bukatu zituzten Etxalarko (Nafarroa) Maira okindegiko obradorearen lanak, eta ogia egiteari ekin zioten Aloña Gonzalez Bereauk eta Ander Amundarain Hernandezek.... (+)
gora