Asteroko buletina
San Jose goizeko ihintzak, kentzen ditu gaitzak.

Sakarina moduko edulkoratzailerik ez hartzea aholkatu du OMEk

Pisua kontrolatu nahian azukrearen ordez hartzen diren edulkoratzaileek ez dute laguntzen gorputzeko gantzak gutxitzen eta hainbat gaitz izateko arriskua handitu dezakete. Hala ohartarazi du Osasunaren Mundu Erakundeak.


2023ko maiatzaren 16a
\"Azukre askeen kontsumoa murrizteko bestelako moduak pentsatu beharko lituzke jendeak\", dio OMEk. Argazkia: RTVE

Ez dago frogatuta edulkoratzaileek epe luzera pisua kontrolatzen lagundu dezaketenik, eta gainera, 2 motako diabetesa eta gaitz kardiobaskularrak izateko arriskua handitu dezakete. Hala dio OMEk, argitaratu berri duen gidan. Azukrea ez diren edulkoratzaile natural nahiz sintetikoez ari da, jakietan nahiz edarietan aurki daitezkeenak edota aparte saltzen direnak: azesulfamoak, aspartamoa, adbantamoa, ziklamatoak, neotamoa, sakarina, sukralosa, estebia eta eratorriak.

Salbuesten ditu botiketan eta higiene pertsonalean (hortzetako pasta, azalerako kremak…) aurkitzen diren edulkoratzaileak. Eta dagoeneko diabetesa diagnostikatuta duten pertsonak ere salbuetsita daude.

“Azukre askeen kontsumoa murrizteko bestelako moduak pentsatu beharko lituzke jendeak, fruta eta azukre naturalak dituzten jakiak kontsumituz, adibidez, edota zuzenean azukrerik gabeko edari eta jakietara joz”, azaldu du OMEko Nutrizio eta Elikadura Segurtasunerako zuzendari Francesco Brancak.

2x14: Baratze-oihanetik burujabetzara | Gorka Torre
2024-04-17 | ARGIA, Bizi Baratzea
Elikadura burujabetzaz ari garenean geroz eta gehiago hitz egiten da baratze-ohianaz edo baso jangarriaz. Baina zertan datza? Eta nola landu behar dira lurrak baratze-oihan bat... (+)
Biodibertsitatearen galera: kausak eta ondorioak
2024-04-14 | ARGIA
Lurraren defentsan Euskal Herria Bizirik sareak topaketak egin ditu Azpeitian eta biodibertsitatearen inguruko hitzaldi hau eskaini du bertan Iker Apraizek; beronen gareleraren kausa eta ondorioei... (+)
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal
2024-04-12 | ARGIA
2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin.... (+)
2x13: Ardo sektorea borborka
2024-04-10 | Bizi Baratzea, ARGIA
Iragan udazkenean gain eskaintza egon omen zen, ez hemen bakarrik, mundu mailako gain eskaintza baizik. Beraz, jaurlaritzak milaka litro erosi zituen. Gaurko gaia ardogintza izango... (+)
11.000 zuhaitzen mozketa aldarrikatu dute Azpeitian eta Berangon, “landaketa industrialaren” aurkako ekintzan
2024-04-09 | ARGIA
Lurraren Altxamenduak mugimenduak eman du “aurreko asteetan” buruturiko ekintzaren berri. Zuhaitz landaketaren eredu industriala krisi ekosozialaren eragile garrantzitsua dela salatu du mugimenduak, naturaren eta langileen... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora