Salbatore, baba lore

Pottokaren kontserbaziorako errentagarritasun bila

Bertako zaldi arraza kontserbatzeko eta bultzatzeko helburuz, apirilean martxan jarri dute Pausoka proiektua Sakanako (Nafarroa) Garapen Agentziak, Pottoka Lagun elkarteak eta Kalaska hiltegi eta zatitze gela kooperatiboak. “Urte eta erdi iraunen duen testatze proiektua izanen da Pausoka, eta pottokarekin lan eginez ekonomia bat sortzeko bideak aztertzea du helburu”, adierazi du Idoia Urrutia garapen agentziako agroelikadura teknikariak. Lehen sektoreak bizi dituen zailtasun eta erronken aurrean, errentagarritasunari begirako bide berriak planteatzea da egitasmoaren ideia. Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren finantziazioa jaso du egitasmoak.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2026ko ekainaren 22a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Urrutiak nabarmendu duenez, azken urteetan gainbehera joan den arraza da pottoka, eta egungo "abandonuari" aurre egiteko neurriak hartu ezean, galtzeko arriskua izan lezake. “Gure helburua pottokaren kontserbazioa bermatzea da, baina horretarako errentagarritasuna bilatzea ezinbestekoa da”, gaineratu du. Proiektuak hiru arlo batzen ditu: lehena ingurumena da, alegia, pottokak mendiak garbi mantentzeko egiten duen ekarpena. Bigarrena alde ekonomikoa da, lehen sektorean jardun nahi dutenentzat negozio aukera izan daitekeelako. Eta, hirugarren hanka, berriz, alde kultural edo historikoa da. “Pottoka gure lurraldeko animalia autoktonoa da, eta uste da beste zaldi arraza batzuen jatorrian dagoela”. Aranzadi elkartearekin analisi genetikoak eginen dituzte, Bizkaia inguruko zenbait aztarnategitan aurkitu ziren pottoken arrastoekin alderatzeko.

Bestetik, Pottoka Lagunen elkarteak 40 zaldi erosi dizkie bazkideei, eta proiekturako hainbat zelai eta borda bat alokatu dituzte Unanun (Nafarroa). Animaliak lau taldetan banatu dituzte: horietako bi ukuilu barruan haziko dituzte, talde bat bazka ekologikoarekin eta bestea konbentzionalarekin. Beste bi taldeak, berriz, larreetan haziko dituzte, bata borda inguruan, eta bestea Andia mendian. “Ondoren, ikerketa bat eginen dugu, testatzeko ea hazkuntza moduak nola eragiten duen pottoka haragiaren kalitatean”, dio. Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan eginen dute ikerketa hori.

Haragia balorizatu eta produktu berriak probatu

Proiektuko pottokak ukuiluan eta larreetan daude dagoeneko, eta uztailean hasiko dira Sakanako Kalaska hiltegi eta zatitze gela kooperatiboan loteak egiten. “Leartikerrekin haragi produktu berriak egitea da asmoa, saltxitxak, txorixoak eta hanburgesak probatzea, adibidez”. Teknikariak nabarmendu duenez, oraindik ez dago oso zabaldua pottoka haragiaren kontsumoa, eta lanketa berezia egin beharko dute datorren urtean. “Sortzen ditugun produktuen dastaketak eta antzeko ekimenak eginen ditugu sentsibilizazioari eta kontsumoari begira”, dio.

Momentuz, Sakana mailako ekimena da Pausoka, baina teknikariak azpimarratu du han-hemen interesa piztu duela proiektuak, eta erreplikagarria izan daitekeela beste eskualde askotan ere. “Lehen jardunaldi demostratiboa eginen dugu aste honetan, eta Sakanatik kanpoko jendeak ere eman du izena, beraz, interesa egon badago”, amaitu du. 

Euskal Herriko edarigile txikien topagunea Azkaraten
2026-06-15 | Garazi Zabaleta
Historia handiko etxea da Azkarateko (Nafarroa Beherea) Harizpea. “Etxe biziki polita da, herriko plazaren ondoan dena, eta erraten da herriko lehen etxea dela”, azaldu du... (+)
Gatzari lotutako historia ospatzeko festa Jaitzen
2026-06-08 | Garazi Zabaleta
Lizarraldean (Nafarroa) dago Jaitz herria, gazteleraz Salinas de Oro gisa ezaguna dena. Gaztelerazko izenak tokiaren izana ere ongi adierazten du, kasu honetan. “Erromatarren garaia baino... (+)
Nola indartu bertako elikadura sistemak tokiko politika publikoetatik?
2026-05-29 | Garazi Zabaleta
Badira urte batzuk Cederna Garalur landa garapenerako elkarteak Nafarroako Mendialdean Elikadura Dinamizatzaile lanpostua sortu zuela, tokiko elikadura sistemak eta ekoizpena indartzeko. Hainbat ekimen eta lan-lerro... (+)
Ardi buru beltzen gasna sotoa Donibane Garaziko zitadelan
2026-05-25 | Garazi Zabaleta
2010. urtean sortu zuen laborari talde batek Buru Beltza elkartea, ardi buru beltzaren desagertzea geldiarazteko, baita arraza babesteko eta indartzeko ere. Ehun artzain inguruk osatzen... (+)
“Barazkiak dira proiektuaren ardatza, baina loreek ilusioa piztu didate berriz”
2026-05-18 | Garazi Zabaleta
Urteak daramatza Ane Gorosabel Mongek Bergarako Elkoro baserrian nekazari. “2014an hasi nintzen ortu lanetan, lehen urteetan beste lan batzuekin uztartuz, baina 2017an profesionalizatzeko pausoa eman... (+)
gora