San Gregorio, martxoaren hamabian, kazkabarra hotzetan.

Marmelada eta kontserbak, Artiedako Arterra Bizimodu proiektuaren barruan

Artiedako (Nafarroa) Arterra Bizimodu proiektu kolektiboko kide dira Ione Andia Celaya eta Lorena Mompel Sanchez, Gukalde Kontserbak egitasmoa abiatu dutenak. 2024ko udan hasi ziren kontserbak ekoizten, baina lehenagotik zetorren proiektua. “Beste lan batzuetan ari ginen, baina sentitzen genuen ez genuela inolako konexiorik, ez lurrarekin, ezta herriarekin ere. Hemen bizi eta lan egiteko zerbait garatzeko gogoz ginen, eta horrela ekin genion bide honi”, adierazi du Andiak. Lehen sektoreko edo eraldaketari begirako zerbait jarri nahi zuten martxan, eta etxerako kontserbak egiten zituztenez, aukera hori lantzen hastea erabaki zuten.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2026ko martxoaren 30a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Arterra Bizimoduko Baratzan Blai egitasmoarekin eskuz esku ari dira Gukalde Kontserbak proiektuko kideak, eta eraldaketetan darabiltzaten barazki asko haiei erosten dizkiete. “Hemen bertan baratzea egonda, barazkiak aprobetxatzeko kontserbena aukera ona zela ikusi genuen”, diote. Innovalocalen dirulaguntza jaso zuten proiektua abiatzeko, eta horri esker lortu zituzten eraldaketak egiteko lantegi txikirako azpiegiturak: “80 litroko autoklabea erosi genuen dirulaguntzari esker, kontserben poteak esterilizatzeko eta pasteurizatzeko erabiltzen duguna”. Eraldaketetarako gainontzeko lana eskuz eta modu artisauan egiten dute.

Txitxirioak, tomate frijitua, pistoa, kuia krema, tomate desidratatuak oliotan eta marmeladak ekoizten dituzte Gukalden. “Txitxirioak ondoko Arripodas herriko ekoizle txiki bati hartzen dizkiogu, marmeladak egiteko kiwia Baztandik dakargu eta beste fruitu asko, berriz, Aragoiko (Espainia) ekoizpenetatik”, diote. Ekoalderekin ere harremana dute, bai osagaiak erosteko, bai kontserbak saltzeko. Marmeladak azukrearekin eta azukrerik gabe, bietatik egiten dituzte: “Produktua ahalik eta bertakoena izan dadin, azukrearen ordez sagar kontzentratua erabiltzen dugu batzuetan”, gehitu dute.

Despopulatutako inguruak biziberritzeko apustua

Azoketan, kontsumo taldeetan eta inguruko herrietako eta Iruñeko hainbat dendetan saltzen dituzte kontserbak. “Jakiak Ehuntzen proiektuan ere parte hartzen dugu. Zangoza aldeko ekoizleen produktuak inguruan eta Pirinioetan banatzeko ekimena da”. Orain, Errigorarekin ere elkarlana hasiko dute. “Udazkeneko kanpainarako kuia kremak sartuko ditugu saskietan”.

EHKOlektiboko kide ere badira Artiedako bizilagunak, eta elikadura burujabetzaren eta agroekologiaren bueltako elkarte eta taldeekin saretuta egoten saiatzen dira. “Dena dela, ohartu gara errealitate oso desberdina dela gurea eta, adibidez, Gipuzkoako ekoizle batena, gu despopulazio arrisku oso handiko zonaldean baikaude, eta hemen mugimendu eta biztanle gutxi gaude. Aldi berean, uste dugu hemen ere posible direla eta behar ditugula proiektu txikiak, ekonomia sozial eta eraldatzailean kokatuak, eta jendea animatu nahi dugu. Hemen elikagaien industria da nagusi, baina ingurua ‘landatartu’ nahi dugu”, amaitu dute.

Landareak, gorputza eta gogoa zaintzeko
2026-03-23 | Garazi Zabaleta
Ana Velez hernaniarraren (Gipuzkoa) proiektua da Akna Atelier, garai batean ‘Koloreztatu’ izeneko egitasmoaren segida dena, nolabait. “2017 inguruan hasi nintzen olio birtziklatuarekin xaboiak egiten, etxean”,... (+)
“Baratzegintzarako lurra xerkatzea izan da zailena, baina azkenean lortu genuen”
2026-03-16 | Garazi Zabaleta
Behauzeko (Nafarroa Beherea) Isakenia etxaldean hazia da Amaia Elichiry laboraria, eta umetatik izan du laborari munduarekin lotura estua. “Gurasoak ahuntz hazleak ziren, laborantza biologikoan, eta... (+)
Baratzegintza agroekologikoa, garapen pertsonal eta sozialerako
2026-03-09 | Garazi Zabaleta
Iruñeko Aranzadi parkean, Arga ibaiaren ondoko baratze gunean du proiektua Elkarkide fundazioak. Zentro okupazional gisa funtzionatzen du baratzeak, eta buruko gaixotasunak dituzten pertsonek egiten dute... (+)
Haragi-zirkuitu propioa sortzeko proiektua martxan
2026-03-02 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe prozesuaren baitan, herriko haragi-zirkuitu propioa martxan jartzeko lanean aritu dira azken urteetan Elikadura Mahaitik. Labore Oarsoko kideek, herriko ekoizleek eta udal eta landa... (+)
Garoa, jendartea eraldatzeko gune berria Mungia erdian
2026-02-23 | Garazi Zabaleta
2007an sortu zuen Butroi Bizirik elkartea ingurumenaz arduratuta zegoen Mungialdeko herritar talde batek, eta 2013an erantsi zioten "Trantsizioan" hitza izenari. “Rob Hopkins ekintzaile eta idazlea... (+)
gora