Asteroko buletina
Agorileko ura da zafran, ezti eta ardau

Lurxurietako hondakindegiaren geroak hautsak harrotu ditu Aiherran

Lurxurietako harrobi zaharreko hondarkindegiaren etorkizuna zalantzan da. Aiherra eta Donoztiri artean, Donapaleuko bidean da harrobia. Baziren hamar urte Durruty enpresak gunea baliatzen zuela hondarkin geldoen biltegi bezala, birziklatzen ez diren hondarkinendako, marbrea, harriak edo betoia bezala.

Euskal Irratiak
Euskal Irratiak @euskalirratiak

Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.


2023ko maiatzaren 26a
Hondarkindegia dagoen eremua.

Joan den abenduan, hondarkin horien metatzeko baimena bukatu zitzaien baina Durrutyk berritu nahi du eta gunea handitu. Aiherrako eta Donoztiriko herriko etxeak kontra agertu dira, baita herritar batzuk ere. Proiektuaren tamaina eta ingurumenean izan daitezkeen ondorioak dira kezka nagusiak.

Afera uztailaren 8a aitzin trenkatuko da, prefetak CODERS batzorde bat bilduko du, ingurumenaz arduratzen den batzorde bat. Ororen buru, prefetak du azken hitza ukanen.

 

Ximun Fuchs: "Zorrez itorik peko errekara doan etxalde batean kokatzen da antzezlana"
2024-04-30 | Euskal Irratiak
"Isiltasuna oztopo eta elkartasuna lagun, egungo mundu gordina" kontatzeko erronkari lotu da Axut! antzerki konpainia. (+)
"Frantsesenia lizeoak ber filosofia atxiki du 70 urtez, tokiko laborantzari loturik"
2024-04-26 | Euskal Irratiak
Frantsesenia lizeoa, 70 urtez Ipar Euskal Herria barnealdeko laborarien formatzen. (+)
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon
2024-04-23 | Euskal Irratiak
Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra.... (+)
"Pestizidek ez dute laborarien egoera hobetuko, haien osasuna okertuko baizik"
2024-02-09 | Euskal Irratiak
Laborariak karrikara atera dira Europa osoan, bizi eta lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Mobilizazioek eragin duten krisi politikoari, pestizidak apaltzeko planaren gibelatzearekin iharduki dio Europako Batzordeak. (+)
Bi egun itsasoan, mikroplastikoen kutsadura zertan den jakiteko
2024-01-25 | Euskal Irratiak
Plastikozko 25.000 kilo bolatxo isuri zituen Galiziako kostaldean Toconao itsasontziak abendu hastapenean. Ordutik, kutsadura horrek euskal kostaldean ukan dezakeen eraginari aitzina hartzeko, Euskal Hirigune Elkargoa... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora