Asteroko buletina
Martxoko ilbehera, kipula gorria ipintzeko sasoi onena.

"Food 4 Future" feria hasi da BECen, lehen sektoreko eragileen protesta artean

Gaur hasi eta ostegunera bitartean, Barakaldoko BECen "Food 4 Future" feriaren edizio berria egingo dute, "etorkizuneko elikagaiez" hitz egiteko. Lehen sektoreko hainbat elkartek protesta deitu dute atarian: "Etorkizuneko janaria lurrari lotuta izan behar da, eta ez makina bati".


2023ko maiatzaren 16a

Egurra eta Kandela agroekologia kolektiboak, Baserritarron Ahotsa-k eta Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna-k deitu du Barakaldoko BECen atarian protesta egitera, goizeko 11:30ean.

"Food 4 Future" feriak Eusko Jaurlaritzaren eta euskal erakundeen babesa jasotzen du, eta nazioarteko eragileak batzen dira bertan. "Erronka geoestrategiko" baten aurrean gaudela adierazten dute feriaren antoltzaileek BECeko bilkuraren atarian, ingeles hutsean dagoen web orrian. Erronka "geostrategikoa", besteak beste, ondoko arrazoi hauengatik gertatzen dela nabarmentzen dute: aldaketa klimatikoa medio, lur erabilgarri gero eta gutxiago dago, ur eskasia nabariagoa da, eta elikadura krisi betean bizi gara; horrez gain, energia kostuek ere gora egin dute eta Ukrainako gerrak eragina du horretan; eta, azkenik, urtean 1.300 milioi tona elikagai botatzen dira zaborretara.

Gauzak horrela, teknologiaren eta makineriaren etengabeko garapena "oso baliotsutzat" jotzen dute feriaren antolatzaileek, eta Big Data eta blockchain bezalako berrikuntzak aipatzen dituzte elikagaien alferrik galtzea ekiditeko. Finean, makineriaren eta robotikaren bitartez irudikatzen dute etorkizuneko gizartearen elikatzeko modua.

"Aberatsak aberasten jarraitzeko sistema berria"

Etorkizuneko janaria lurrari lotua izan behar dela, eta makinari; aldarri hori daraman bideoa zabaldu dute sareetan protestara deitu duten eragileek.

Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak ohar bidez salatu du, elikadura sintetiko edo laborategikoaren ekoizpena garatzen duten enpresak erakartzeko helburua duela "Food 4 Future" feriak. Izan ere, iazko edizioan "Euskadi, elikagaien sektorearentzat aukera lurraldea" txostena aurkeztu zuten ferian, zeinak inbertsioak eta asmoak iragartzen zituen halako elikadura industria bultzatzeko.

"Elikadura sintetikoak eta baserritarrek ekoiztutako elikadurak ez du ekoizpen ereduen arteko talka handiagotzen soilik, baizik eta gizarte eredua bera dago jokoan. Kulturari dagokionez, elikadura sintetikoak haustura antropologikoa dakar. Ez da gauza bera gure elikagaiak naturaren araberakoak direla jakitea, edo laborategien menpe daudela jakitea".

 

Otsailaren 6rako protesta antolatzen ari dira Hego Euskal Herriko laborariak
Ipar Euskal Herriko eta Europako laborariekin bat egiteko, eta aldarrikapen eta antzerako arazoak dituztela seinalatzeko, protesta egin asmo dute otsailaren 6an. (+)
Energia berriztagarrien instalazio handiek jabetzaren %20 eskaini beharko diete eraginpeko herritarrei
Hauteskunde usainpean bada ere, EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk akordioa lortu dute Trantsizio Energetikorako Legearen inguruan. Prentsaurreko bateratuan aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean. (+)
Aberatsenak diren %1ak munduko 5.000 milioi txiroek adina CO2 kutsatzen dute
Munduko aberatsenen zerrendan diru gehienek dutenek, 2019an, emititu zen karbono dioxido guztiaren %16a haiek sortu zuten. (+)
Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik
Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez. (+)
350 hektareako eguzki-plaken proiektuari ezezkoa eman diote Erriberabeitiko herritarrek
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bigarren parke fotovoltaikorik handiena zatekeen Ribabellosakoa, 200.000 eguzki plaka zituzkeen. Handiena ere Erriberabeitin dago, bi kilometro eskasera. (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora