Tximeleta dabil urrian, gauza txarren bat dator.

Bertako produktu ekologikoek postua dute Laudioko azoka berrituan

2024an sortu zuten Laudion (Araba) Ekin ta Eko proiektua, Aiaraldeko eskualdean elikagaien ekoizpenean eta produktu ekologikoen eta hurbilekoen kontsumoan zegoen hutsuneari erantzuna emateko asmoz. “Hasierako urteetan barrura begirako lanean aritu gara batik bat, baina orain herriari begirako ekimen eta proiektuak bultzatzea da gure asmoa”, azaldu du Ignacio Lopez Sanchez egitasmoko kideak. Laudioko Udalak azoka plaza berritu du eta ekainaren 25ean ireki berri ditu ateak, eta Ekin ta Ekoren postua ere bertan egonen da hemendik aurrera.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2026ko uztailaren 05a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Orain arte sukalde lanak egiten aritu dira elkarteko kideak, eta kontsumitzaile nahiz baserritarrek hartu dute parte bertan. “Bost bat ekoizle eta beste hainbeste kontsumitzaile aritu gara aktiboki lanean orain arte, eskuz esku. Hori da talde motorra, baina hemendik aurrera proiektua zabaltzea da asmoa, bazkide gehiago lortzea”, adierazi du. Izan ere, azoka plazako postuaren irekierak egitasmora jende gehiago erakartzea espero dute.

“Eskualdeko ekoizleei haien produktua saltzeko erraztasunak eman nahi genizkien, eta azoka plaza berritu behar zutenez, udalarekin harremanetan jarri ginen soberan zeuden bi salmenta puntuetako baten lagapena egiteko”, azaldu du kideak. Proposamena onartu zieten, eta eskualdeko produktu ekologikoek badute postu propioa orain. “Momentuz, ostegun arratsaldetan, ostiral goiz eta arratsaldetan eta larunbat goizetan irekitzen dugu, eta txanda bidez antolatu gara ekoizleok, baina irailetik aurrera langile bat kontratatzea da asmoa”, dio. Eskualdean eta 150 kilometro baino gutxiagora ekoitzitako produktu ekologikoak dituzte eskaintzan: barazki freskoak, arroza, lekaleak, gaztak, infusioak… “Denetik dugu postuan, Arabako, Nafarroako eta Kantabriako (Espainiako Estatua) produktuak ere sartzen baitira distantzia horretan”.

Jende gehiagorengana iristea helburu

Azoka plazako postuarena ez da Ekin ta Eko elkartearen egitasmo bakarra, dena den. Elikadura burujabetzaren eta elikadura segurtasunaren inguruan kontzientziazioa eta sentsibilizazioa bultzatzea ere badute asmo, eta bide horretan sakontzeko Nina Carasso fundazioaren laguntza jaso dute, baliabide ekonomiko mugatuak dituzten pertsonek elikadura osasuntsurako duten eskubidea lantzeko, besteak beste. Gainera, bazterkeria arriskuan dauden pertsonekin lan egiten duen elkarte batekin ere elkarlanean ari dira, herrian utzita zeuden negutegi batzuetan hiru laguni lana emateko. Eta, aurrera begira, test gune bat martxan jartzeko egitasmoa dute.

“Irailetik aurrera tailerrak, formazioak, hitzaldiak eta bestelako ekimenak antolatuko ditugu”, dio. Baina, esan bezala, momentuz proiektua zabaltzea eta bazkide gehiago lortzea dute helburu nagusi, eta horretarako, herritarrei proiektuaren berri ematen eta kolaboratzaile kopurua handitzeko inurri lanean ari dira.

Baratzeko eta inguruko landareekin egindako kosmetika artisaua
2026-06-28 | Garazi Zabaleta
Antzerkiaren eta ikuskizunen munduan ari zen lanean Karolina Peños pandemiak bete-betean harrapatu gintuenean. “Kimikako goi mailako zikloa egina nuen, pandemian lanik gabe gelditu nintzenean baserrian... (+)
Pottokaren kontserbaziorako errentagarritasun bila
2026-06-22 | Garazi Zabaleta
Bertako zaldi arraza kontserbatzeko eta bultzatzeko helburuz, apirilean martxan jarri dute Pausoka proiektua Sakanako (Nafarroa) Garapen Agentziak, Pottoka Lagun elkarteak eta Kalaska hiltegi eta zatitze... (+)
Euskal Herriko edarigile txikien topagunea Azkaraten
2026-06-15 | Garazi Zabaleta
Historia handiko etxea da Azkarateko (Nafarroa Beherea) Harizpea. “Etxe biziki polita da, herriko plazaren ondoan dena, eta erraten da herriko lehen etxea dela”, azaldu du... (+)
Gatzari lotutako historia ospatzeko festa Jaitzen
2026-06-08 | Garazi Zabaleta
Lizarraldean (Nafarroa) dago Jaitz herria, gazteleraz Salinas de Oro gisa ezaguna dena. Gaztelerazko izenak tokiaren izana ere ongi adierazten du, kasu honetan. “Erromatarren garaia baino... (+)
Nola indartu bertako elikadura sistemak tokiko politika publikoetatik?
2026-05-29 | Garazi Zabaleta
Badira urte batzuk Cederna Garalur landa garapenerako elkarteak Nafarroako Mendialdean Elikadura Dinamizatzaile lanpostua sortu zuela, tokiko elikadura sistemak eta ekoizpena indartzeko. Hainbat ekimen eta lan-lerro... (+)
gora