Bizi-baratzea

Jakoba Errekondo
Astelehena, 2021eko maiatzaren 17a
Biodinamikoa:
Hosto eguna (maiatzaren 19ko 02:00ak arte)

2021eko 20. astea

Maiatzaren 17tik 23ra

Fruitua bildu asmotan jartzen ditugun barazkiak landatzeko garaia da: tomatea, piperra, alberjinia, kuia, kuiatxoa, luzokerra... Ilbeheran sartu berriak gara, eta lurra epeldua eta azken euriekin hezea dagoela baliatuz landaketa egiteko aukera paregabea dugu.

Baratzean... [+]

BARATZETIK MUNDURA
GARAZI ZABALETA

Bizi! mugimenduak ingurumenaren alde proposatutako egitasmoen artean, Arrosako zenbait hautetsik, tartean Argitxu Beyriek, herriko lurretan fruta-arbolen baratze kolektiboa abiatzeko ideia izan zuten 2015ean. “Gabriel Durruti irakaslearekin harremanetan jarri eta Arrosara ekarrarazi genuen orduan, hemengo jendeak etxaldeetan eta nekazaritzan baliatzen zituen teknikak biltzen laguntzeko”, azaldu du proiektuaren jatorria Mirentxu Biscaichypi kideak. Sei urteotako... [+]

JAKOBA ERREKONDO

Laguna ez den lagun batek jarri du horietako sare batean sasoi honetako bere amonaren esaera bat: “Zainzuriak biltzera bazoaz mihilu arbatxo batzuk sartu galtzerdietan, orain akainak igotzen dira-eta”. Nik zuzenean galdetu diot ea nongotarra zen amona, eta erantzuna Malagako Axarkiakoa, Espainian.

GOIENA  |  JOKIN BEREZIARTUA LIZARAZU

Kukubaso elkartea sortu dute, "ia erabat galduta" dagoen bertako basoa berreskuratzea helburu, eta banda marroiaren kalteari eta eukaliptoaren "mehatxuari" aurre egiten saiatzeko; maiatzaren 18an aurkeztuko dute elkartea bera, Seminarixoan (18:30).

 

AXIER LOPEZ
URKO APAOLAZA AVILA

Zenbat balio du bioaniztasunak? Esan liteke klima larrialdi betean eta Covid-19ak astinduriko munduan, natura deuseztatzearen kostuaz jabetzea kostatzen ari zaigula, hala ere. Partha Dasgupta ekonomialariaren txosten bat bolo-bolo dabil, ohartarazten baitu atzera bueltarik ez duen mugara iristen... [+]

URKO APAOLAZA AVILA

Mixel Berhokoirigoin (Gamarte, 1952-2021) laborari baxenafartar eta ELB sindikatuko sortzaileetakoa zendu da minbiziaren ondorioz. Baserritar txikien alde konprometitua eta militantzian zaildua, Euskal Herriko Laborantza Ganbera martxan jarri zuen taldean protagonismo berezia izan zuen, Frantziako... [+]

AIARALDEA  |  AIMAR GUTIERREZ BIDARTE

Gaztela eta Leongo gobernuak Gorobelen bi parke eoliko egitea aurreikusi du. Trantsizio ekologikoaren izenean dena al da zilegi? Zein da ordaindu beharreko prezioa?

IXONE ARANA

Espainiako Estatuaren lehen Klima Aldaketaren legea maiatzaren 13an onartu dute. Alderdi gehienen babesa izan du legeak, PP eta Más País abstenitu egin dira eta Voxek kontra bozkatu du.

AXIER LOPEZ

Zaldibarko zabortegiaren hondamendian hil zen bi langileetako bat da Joanquin Beltran zallarra. 463 egun igaro dira haren gorpuaren bila hasi zirenetik. Ostiralean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak publikoki jakitera eman duenez  bilaketa lanak bertan behera utzi dituzte.

XABIER LETONA BITERI

Ingurumenaren zaintzan diharduen elkartearen esanetan, Nafarroako hondakin organikoaren zati handi bat Caparrosoko HTN biometanizazio enpresara bideratzen da eta handik ateratzen diren hondakinekin inguruko lur soroak kutsatzen dira.

IXONE ARANA

127 metroko altuerako errotak jarri nahi dituzte hegazti migratzaileak eta espezie babestuak igarotzeko eremuetan. Makroproiektu eolikoak tramitatzeko luzamendua aldarrikatzen du plataformak, baita energia berriztagarrien garapena eraginkorra, bidezkoa eta ingurumenarekin bateragarria izatea ere.

ARGIA

Zaldibarko luizia zergatik gertatu zen argitzea helburu zuten bi ikerketaren emaitzak jaso ditu Berria egunkariak. Jaurlaritzak eskatutako peritu txostenek ondorioztatu dute zabor masak gainditu egin zuela jarritako geotestilaren euste ahalmena, Iñaki Petxarroman eta Imanol Magro kazetariek... [+]

ARGIA

Ehunka lagun bildu dira Gamarten (Nafarroa Beherea) joan den larunbatean zendu zen laborari eta sindikalista Mixel Berhokoirigoini agurra emateko.

ARGIA  |  OLATUKOOP SAREA

Irudikatzen al dugu herri bat, saskia hartuta erosketetara ateratzean, eskutan hartutako guztia bertakoa bagenu, etiketari begiratu beharrik izan gabe, edo saltzaileari galdezka ibili gabe? Herri osoa ez, baina plaza bada horrelakoa Azpeitian. Baserritarren azoka erdian kokatuta, denda honek... [+]

LUR BUSTIAN LANDAKETA

IKER GOROSTERRAZU ELIZAGOIEN

Kaixo! Euria egin berri eta lurra bustia dagoenean landatzea ona al da?

Izen zientifikoa: Apium graveolens var. dulce

Bi urteko landarea da: lehenengoan hazi eta hurrengoan loratu eta fruitua eta hazia eman. “Apium” izena zelterako “apon” hitzetik dator eta ura esan nahi du; “graveolens” hitzak urrin bizikoa dela. Ederki... [+]

19,50 €   

Euskal Herriko agroekologia mugimenduak eta ARGIAk elkarlanean ateratako kamiseta organikoa da. %100 kotoi organikoz egindako kamiseta hau erosita, bi euroko ekarpena... [+]

Artaburua aletu, irakurri, garandu, urkuldu edo jalki ondoren gelditzen dena.
Zurea bidali