Bizi-baratzea

Asteartea, 2020ko urriaren 20a
Biodinamikoa: Hosto eguna (07:00ak arte)

2020ko 43. astea

Urriaren 19tik 25era

Urrian hasten den ilberrian hurritza moztu” dio esaerak. Oraintxe gaude sasoi horretan. Ilberri eta Ilgora onena, ostegun honetatik atzera.

Baratzean ereiteko: tipulina, tipula zuria eta gorria, baratxuria berdetarako, baba eta ilarra. Berotegiaren babesperako... [+]

BARATZETIK MUNDURA
GARAZI ZABALETA

Zuriñe Vigalondo Otsoa eta bere alaba Maitane Beltrán de Guevara daude Arabako Ekotarriko proiektuaren atzean. Zuhatzu-Kuartangon baratze ekologikoa egiten du Vigalondoren semeak, eta senarrak, berriz, idiak hazten ditu eredu ekologikoan. “Haien ekoizpenetako soberakinak aprobetxatzea zen helburua 2015ean egitasmoa abiatu genuenean”, azaltzen du arabarrak. "Soberakin" horiek sukaldean prestatu eta beirazko ontzietan kontserbak eginez,... [+]

JAKOBA ERREKONDO

Fruituak biltzeko sasoia da. Fruituak gozatzeko sasoia da. Horretarakoxe sortzen ditu fruituak landareak: guk, animaliok, goza ditzagun. Fruituak jan eta gogoko bihurtu. Gozamen hori betikotzeko, landare horiek ugalduko ditugu: hazia erein edo berdinak sortzeko txertatu.

MIKEL GARCIA IDIAKEZ

Haur askorentzat eskolako jantoki-zerbitzua premiazkoa dela garbi dago, baita garaiotan jantoki seguruak bermatzeko baliabide gehiago behar direla ere. Baina horren ordez jantokiko ratioak eta espazioak mantentzen direla, langile gutxiago direla eta lan-baldintza okerragoetan ari direla kexatu dira... [+]

AHOTSA.INFO

Nafarroako hiru ikastolak menu osasungarri, jasangarri eta ekologiko berriak sartu dituzte eskolako jantokietan, bertako lehen sektoreko ekoizpenak hornituak.

AXIER LOPEZ

Japoniako Gobernuak Fukushima Daiichi zentral nuklearretik milioi bat tona ur kutsatu askatzea erabaki duela jakitera eman dute. 2011n istripua gertatu zenetik kutsatutako ura biltegietan jasotzen aritu dira eta arazo larri bilakatu da.

ARGIA

1981ean Elikaduraren eta Nekazaritzaren Erakundeak (FAO ingelesezko sigla ezagunenetan) abiatutako Elikaduraren Eguna ospatzen da mundu osoan. Unanimitate itxura daukan Elikaduraren Mundu Eguna, ordea, ikuspegi ezberdinekin ospatuko dute batzuek eta besteek, berrikitan Bakearen Nobel saria eman... [+]

EGUZKI TALDE EKOLOGISTA

Argazkikoa Egino errekastoa, irailaren 30ean aterea. Azkoitiko errekasto horretan gertatzen dena ez da txiripaz gertatzen. Zaborrak ibaira botatzea ohikoa da gurean, eta Azkoitia ez da salbuespena.

JONE MARKULETA

Lindanoak eragindako kutsadurak okerrera egin du ibai eta lurzoruetan, Ekologistak Martxanek jakinarazi duenez. Kontrolik gabe isuri zen eta emaitzak orain dira ikusgai. 

UNAI BREA  |  HIRUKA .EUS

Erandioko Auzokideok taldeak adierazi du gehiegizko kutsadura dagoela Asua, Faoeta, Erandiogoikoa eta Arriaga auzoetan, eta jakinarazi du atzo goizean zorabioak eta ondoeza sentitu zituztela ingurumen-segimendua egiten duten elkarteko kideetako batzuek, Asuako aparkaleku bitan airearen kalitatea... [+]

ZERBAK OINETIK USTELTZEN

BEA

Egun on Jakoba:
Orain dela 15 edo 20 egun sartutako zerbak pixkanaka pixkanaka usteltzen doaz. Oinak belzten hasten dira eta egunak pasatzen diren einean indarra galdu eta orori egiten dira ostoak. Zergatik izan daiteke? Humusa bota nien oinetan, horrek eragingo zion?

Udareondoa ere loretan, zurietan zurienetakoa. Udare, madari, makatz, txermen, maaltza... Pyrus communis

23.00 €   

 

2015eko udaberrian ARGIAk BIZI BARATZEA liburua argitaratu (Jakoba Errekondo egilea) eta urtebete baino gutxiagoan 10.000 ale eta 4 argitaraldi saltzea lortu... [+]

Intsektu, onddo, bakterio, birus... bizkarroiren baten erasoaren ondorioz, landarean sortzen den sagar txiki baten tankerako tumorea. Beste hainbat formatakoak ere badira.