Bizi-baratzea

Asteartea, 2021eko urriaren 26a
Biodinamikoa:
Lore eguna (urriaren 28ko 07:00ak arte)

2021eko 43. astea

Urriaren 25etik 31ra

Barazkiak zuritzeko argia kentzen zaie. Estali edo lotu egiten dira; zortenak edo barua zuritzea da helburua. Dasta finagoa helburu. Argazkian Fiteron Jose Maria Vergara Perez eta Javier Vergara Forcada aita semeak karduei horma egiten, tormo izeneko lur zatiekin.

Baratzean... [+]

GARAZI ZABALETA

Hemen da Ilargiaren eta landareen 2022ko agenda, baratze eta landaredun etxeetan ohiko —eta kasik beharrezko— bihurtu den lanabesa. Aurtengoan ere, Jakoba Errekondo Saltsamendiren testuei Antton Olariaga Aranburuk jarri dizkie marrazki ederrak.“Bizitzarako agenda dugu honakoa, norberaren egunerokoa ilargiarekin eta lurrarekin uztartzeko erreminta”, dio kontrazaleko azalpenak. Bada, eskuragarri dago honezkero erreminta praktiko bezain eder hori ARGIAko... [+]

JAKOBA ERREKONDO

Bizitzeko jan beharra dago. Animaliok beste animaliaren bat edo landareak janez bizi gara, ez dago beste biderik. Landareek bere kasa sortzen dute janaria: elikagaiak uretan nahasita hostoetaraino eraman, argiarekin eraldatu eta janari bihurtu eta jan. Horretarako onddo, bakterio eta abarrekin elkarlaguntza antolatzen dute, gehienetan sustraietan gauzatzen dena; landareak zerbait emango dio lagun horri eta hark bueltan beste zerbait: jeneralean ematen duten hori... [+]

ARGIA

El Salto hedabideak Luis González Reyes elkarrizketatu du. Madrilgo Ekologistak Martxan taldeko ekintzaileak Energiaren espirala liburua argitaratu zuen 2018an (hemen osorik irakurgai). Martín Cúneo kazetariak egun bizitzen ari garen lehengaien eskasiaz, krisi energetikoaz eta... [+]

ARGIA

Urriaren 24an Mendigorrian elkartu ziren hainbat energia berriztagarrien proiektuk mehatxatutako Nafarroako zonalde ezberdinetako jendeak. Mendigorrian egin nahi duten parke fotoboltaiko "proiektu erraldoia" salatu zuten.

Urriaren 24an 6.000 pertsona baino gehiago elkartu dira Arbonan, "lur elikatzailea defendatzeko". Izan ere, urtero elikagaietarako 650 hektarea lur desagertzen direla nabarmendu dute antolatzaileek. 120 egunez lurrak ez saltzeko egindako borrokari Lurrama festara etorritako herritarren... [+]

ESTITXU EIZAGIRRE

Sendabelarrek dakitena liburua kaleratu berri du Garbiñe Larreak ARGIArekin. Egungo kezka sortarekin jo dugu beregana, eta ikuspegia aberastuta itzuli gara, gure bizimoduari buruzko galderak soinean dakartzagula.

ADUR LARREA
URKO APAOLAZA AVILA

Bergaran paper lantegien hondakinak tratatzeko planta bat eraiki nahi dutela iragarri du Alacanteko Greene Waste to Energy S.L enpresak, Euskadiko Paperaren Klusterrak sustaturik.

ENERITZ ARZALLUS ALUSTIZA  |  ESTITXU EIZAGIRRE

Sendabelarrek dakitena liburua kaleratu berri du Garbiñe Larreak ARGIArekin. Egungo kezka sortarekin jo dugu beregana, eta ikuspegia aberastuta itzuli gara, gure bizimoduari buruzko galderak soinean dakartzagula.

Eskuratu liburua ARGIAren webgunean: https://azoka.argia.eus/

INTXAURRONDO TXERTATUAK LANDATU PINUDIA ZEN TOKIAN

IRATI

Intxaurrondo injertatuak landatu nahi ditut piñua botatako lekuan. Viverista batek esan dit agian ez dela ideia ona. Lur azpian geratutako piñuen sustraien onddoen ondorioz edo... ze iritzi duzu?

Izen zientifikoa: Vicia faba

Dotorea eta lurrin ederrekoa. 

15,00 €   

Euskal Herriko animaliak eta ekosistema nagusiak oinarritzat dituen karta-jokoa. Euskal Herrian azaltzen diren 7 ekosistema nagusiz egongo da osatua. Ekosistema... [+]

Álvaro Aragón Ruano

Hemen transkribatzen diren ordenantzek XVI. mendeko Gipuzkoako errealitate sozial eta ekonomikora garamatzate... [+]

Zurea bidali