Izarren hautsa futbol zelaietako soropiletan eta jatetxe txit glamurosoen baratzeetan —izpilikua eta ezkaiaren artean— loriagai bihurtzen den herri honetan Mikel Elortza

Bizi-baratzea

Loreen eguna (00:00ak arte)
Gaurko hitza
Ibargia
:  Eguzkiak jotzen duen aldea. Ospelaren edo laiotzaren alderantzizkoa.
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

Etxe barrukoak  >  Terrazak-Balkoiak

2011-11-13 | Jakoba Errekondo

Ez da balkoiko baratzea, baratzea egiteko balkoia baizik. Modan da balkoi eta terrazetan baratzea antolatzea. Sosak aurreratu eta baratzeak hedatzen duen poza eskuera. Tomate, piper, letxuga, perrexil, zerba... Denetik ikusten da. Argazkiko honetan piperminak loreontzietan eta balkoi barruan kalamua. Egutera-eguteran ederki etorritakoak, ez nolanahikoak. Baratzeak hedatzen duen poza era askotakoa izaten baita. Eta sos mordoa aurreratua... Gero eta kalamu gehiago ikusten da balkoietan, nonahi.

2009-01-20 | Jakoba Errekondo

Urte amaieran ospatzen diren egun motzenak eta gau luzeenak dituen solstizioko jaietan elkarri opariak egiteko ohitura dago. Orioko etxe honetara oparitarako paperean bilduta etorri dira balkoiko landareak. Ez da erregalo makala! Hor egon dira egunetan, paperik kendu gabe. Jarraian etorri diren elurte eta izotzetarako babes ederra. Berriz ere gaineko balkoiko landareak baino ederragoak azalduko dira udaberrian.

Baratzea antolatzeko lur muturrik ez eta etxeko balkoian, lorontzitan hazten dituzte barazkiak. Tomateak, marihuana... ale bakan batzuk ikusi ohi dira holakoetan, baina honelako zerba sailik! Zerbazale amorratuak nonbait

+ gehiago irakurri