Izan ilzahar, izan ilberri, emaiozu hazia eguraldi onari

Bizi-baratzea

Loreen eguna (00:00ak arte)
Gaurko hitza
Ibargia
:  Eguzkiak jotzen duen aldea. Ospelaren edo laiotzaren alderantzizkoa.
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

Lorategia  >  Loreak

2017-07-02 | Jakoba Errekondo

Udaberria zaigu loreen sasoia. Ez da bakarra, ordea; loraldia ez da urte osoan amaitzen, bukatzen ez den emana da loreena. Etengabeko lore batean bizi gara. Aurten oraindik ahorik, ez abereenik ez segarenik, ezagutu ez duten belazeak ikusgarriak daude, lore desdetxa! Lorez lore dabiltzanen hegaldien zunburrunak sinfonia dirudi.

2017-06-04 | Jakoba Errekondo

Izan ere, lorez lore gabiltza; egunero lore berri bat ikus daiteke sasoi honetan. Tartean, baita jan daitezkeenak ere. Ez gara euskaldunak lorezale amorratuak; kunplimenduak eta ele ederrak bai, baina lore-loreak tamainan!

Senide du lo-belarra (Papaver somniferum), baina haren aldean, bixia da mitxoleta (Papaver rhoeas). Mitxoleta ezaguna da oso; “urdemutur” eta “urdamutur” ere deitzen omen zaio. Udaberria joan

+ gehiago irakurri

Apirilaren lehen egun honetan, lagun italiar batek igorri berri dit bazkaritarako mahaia edertzeko jarri duen lore sortaren argazkia. Hau inbidia nirea! Kamelia negutar gorria (Camellia sp.) eta urre horizko Forsithia

+ gehiago irakurri

Hau idazten ari naizen egun honetan, maiatzaren 25ean, duela 226 urte (1789an) hil zen Anders Dahl suediar botanikari sonatua. 38 urte besterik ez zuen, baina bere txokoa eginda joan zen mundu honetatik. Claes

+ gehiago irakurri

Hamaika eratakoak dira loreak. Landarearen bizitzaren arrazoia laburbiltzen dute, eta bide eman. Landareak ugalketa du helburua eta horixe da lorearen izatearen arrazoia. Lorean gertatzen den bi sexuen arteko nahasketak

+ gehiago irakurri

Erle festa hemen da, loreen peskizan. Aurten, goiz-goizetik datorkigu loretza. Oraintxe dugu udaberriko ekinozioa, luzera bereko gaua eta argia dituen eguna, eta lore erakusketa izugarria da.

Lorea eta erlea gauza bera

+ gehiago irakurri

Capsicum annuum, piperminak bezala tomateak, Solanum lycopersicum, bere bizitza motza fruituan burutzeko lehenik loreak eman behar. Mozkin igali horretara iristeko hostoaren premia du, eguzkitara zabaldu eta argiaren

+ gehiago irakurri