Intxaurrak bost, hotsak hamabost

Bizi-baratzea

Sustraien eguna (00:00ak arte)
Gaurko hitza
Zuhaitz
:  Aziendarentzako bazka.
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

JAKINGAIAK  >  Lorategia

2018-07-01 | Jakoba Errekondo

Urte sasoi hau iristen den guztietan arreta erakartzen didan landare familia da Hypericum-tarrena. Eguzkia bere harroenean den egun hauetan haren antza nabarmena duten loreak erakusten dituzte, tente gora. Sendi horretakoen artean etxekoena milazuloa dut, Hypericum perforatum. Bere izen mordoak dio zenbateraino geurea dugun: milazilo, milasilo, milaxilo, ausiki-belarra, osto argal, epai-belarra, erle-belarra, likurusa, likurusna, bihoztxo, santio-belarra...

Erabilera ugari duen sendabelarra da: astenia psikikoa eta... + gehiago irakurri

2018-05-27 | Jakoba Errekondo

Lehen ere idatzi izan dut berari buruz, baina landareek ez dute aspertzen. Aspertu ordez bueltan etortzen dira. Duela gutxi gertatu zait etxeko atarian: sua egiteko egur bila atera eta “hara, zer du zuhaitz horrek?”.

Etxe atzeko penditzean zuhaitz negarti bilduma jarria dut eta haien adar zintzilikarioen negarrak xukatzeko aldaparen beheko barrenean bizi da mukizapien zuhaitza, Davidia involucrata. Ezpeletako Bergara etxean 1826an jaio zen Jean Pierre Armand David Haltzueta apaiz lazaristaren omenez... + gehiago irakurri

2018-05-13 | Jakoba Errekondo

Landareek usaindu egiten dutela jakina da, gero eta jakinago. Aspaldi genekien animalia belarjaleengandik babesteko landareen martingala: hozkada jaso duen landareak usaina askatzen du, aldameneko landareak jakinaren gainean jartzeko; horiek hostoak mikaztuko dituzte eta animaliarentzako ez dira gustukoak izango...

Landareak beraien artean bezala, animaliekin ere jokatzen dute usainen dema-plazan. Ameriketan ikertua da honako hau: urrezko makilaren (Solidago virgaurea) generoko landare batzuen hostoetan euli batzuen... + gehiago irakurri

2018-05-06 | Nagore Irazustabarrena

1944ko azaroaren 12an Tirpitz ontzi alemaniarra bonbardatu eta hondoratu zuten britainiarrek Norvegiako fiordoetan, argazkian ikusten den moduan.

2018-03-25 | Jakoba Errekondo

Udaberrieroko gogoari ezin eutsi aurten. Neguak gorritutako belaze batzuk berdetzen hasi ordurako urteko lehen soinekoa janzten dute, jantzi ikusgarria, hori-horia. Lore multzo borobil nabarmena irekitzen du txikori-belarrak

+ gehiago irakurri
2018-01-28 | Jakoba Errekondo

Lore xuriak zituzten landareen izenen galdezka nuen azkenaldi honetan Joxe Anton Arze, euskal paisajista ederrenetakoa. Honezkero bere argi xuri minean da.

Poeten lilipa (Narcissus poeticus), izar-belar arrunta (Stelaria

+ gehiago irakurri
2017-07-02 | Jakoba Errekondo
2017-06-04 | Jakoba Errekondo
2017-03-05 | Jakoba Errekondo