Zeru gorputzen mugimenduaz gehiago dakigu hankapean dugun lurraz baino Leonardo da Vinci

Bizi-baratzea

Loreen eguna (00:00ak arte)
Gaurko hitza
Egutera
:  Eguzkiak jotzen duen aldea. Ospelaren edo laiotzaren alderantzizkoa.
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

Lorategia  >  Igokariak

2015-11-08 | Jakoba Errekondo

Huntzak, Hedera helix, bi hosto mota ditu. Hazten ari den bitartean, hosto ebakiak, palmatuak edo esku zabalaren itxurakoak zabaltzen ditu. Beste landare batean, harkaitz batean, horma batean, zutiko batean... Beti beste zerbaiten gainean hazten da. Azpian hartzen duenaren gailurrera iritsitakoan, loratu egingo da. Loratzeko, adarretan hosto borobilak edo ia borobilak zabaltzen ditu.

Huntzak torto tontorretan irekitzen ditu loreak, haizeak hara-hona dabilkien polenak poliniza ditzan. Nektar asko dute, ordea, eta... + gehiago irakurri

2014-11-30 | Jakoba Errekondo

Udazkeneko egun motzenak gainean ditugu eta hasi hurrengo uda berriari tamaina hartzen. Zer landatu, zer erein... Hartu pentsatzeko denbora. Hona proposamen bat: Bettina arrosa. Lehengo mendean Frantziako Francis Meillandek sortua da. Badu aldaera igokaria ere. Loreak laranja-gorriztak dira, usain izugarria dutenak. Bakoitzak 37 petalo ditu. Bazterrak miatu eta ahal baduzu eskuratu.