Tximeleta dabil urrian, gauza txarren bat dator

Bizi-baratzea

Sustraien eguna (00:00ak arte)
Gaurko hitza
Zuhaitz
:  Aziendarentzako bazka.
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

JAKINGAIAK  >  Baratzea/Ortua  >  Gaitzak eta izurriteak

2018-07-15 | Jakoba Errekondo

Landareen intsektuek sortutako izurriteak akabatu nahi ditugunean xaboia laguntzaile ona dela esan eta esan gabiltza. Intsektuek ez dute guk bezala gorputzari eusteko barruko eskeletorik. Barrunbeak eta erraiak soilik dituzte soinaren barruko aldean eta kanpoko azal gogorra da beren eskeletoa; “exoeskeletoa” deitzen zaio. Azal hori da intsektuen babes nagusia, eta funtzio ugari du: giharrei eustea, arnasketa egitea, hidratazioa kontrolatzea eta abar.

Xaboiarekin bustitakoan intsektuaren azala ahultzen... + gehiago irakurri

2018-07-08 | Jakoba Errekondo

Gorrin sasoian gaude. Gorrina, mildiua, gorriena, gorria, elgorria, herdoila, ugerra, suherreta, izen ugari jaso dugu oinordetzan, baina zikulu saltsa ederra dugu gaitzak behar bezala izen jakinekin lotzen.

Hala ere, gorrin sasoian gaude. Aurtengo lehen ia sei hilabeteetako eurite amaigabeak puska baterako hezetasun gorena lotuta utzi du. Eta okerrena orain dator: beroa. Bat-batean giro fresko samar batetik urteko bero handienetara igaroko gara, inolako egokitze tarterik gabe. Izan ere, urteko egunik luzeenetan... + gehiago irakurri

2018-05-06 | Jakoba Errekondo

Porruaren eulia (Phytomyza gymnostoma) Euskal Herrira bisitan etorria dela aipatu nizuen aurrekoan. Izurrite berria. Presta gaitezen. Porruaren euliak urtean bi belaunaldi izaten ditu. Lehena negua pupa gisa igaro dutenetatik sortzen da. Euliak, grisak eta 3 milimetrokoak, arrak eta emeak etorriko dira; ibiliko dira eta emeak porruen hosto puntetan jan eta errun, jan eta errun egingo du. Koskadizoak nabarmenak dira, hostoaren hertzean, elkarren segidan. Arrautzak ere hostoetan jarriko ditu. Tokiaren eta eguraldiaren... + gehiago irakurri

2018-04-29 | Jakoba Errekondo

Berri txar batekin natorrela iruditzen zait. Berri oso txarra. Txarrenetan txarrena, ezin txarragoa. Txarrena da berria konturatzerako zaharra izango dela, eta gu ohitu egingo garela.

1858an Poloniako Poznan eskualdean aurkitu zuten euli berezi bat, sekula katalogatu gabea, Phytomyza gymnostoma deitu zuten. Gero Napozoma gymnostoma ere deitu izan zaio, baina egun atzera lehengo izenez ezagutzen da. Etxe-eulia, ezpara eta eltxoa bezala, Dipteroen familiakoa da.

Phytomyza gymnostoma horren berri bazuten 1976an... + gehiago irakurri

2017-06-25 | Jakoba Errekondo
2016-11-13 | Jakoba Errekondo
2016-06-26 | Jakoba Errekondo

Patata zomorroa Europako ehun izurrite txarrenen artean dugu. Gerra ederra ematen du. Oligofagoa da, hau da, jaki gutxi batzuk besterik ez ditu jaten: patatak (Solanum tuberosum), baina bere senide diren alberjiniari

+ gehiago irakurri
2015-09-27 | Jakoba Errekondo

Baratze bazterrean beti behar du hondakinak usteltzeko txoko bat. Zopizartzean, jorratzean, belarrak kentzean edo uzta amaitu delako berea eman duten landareen hondakinak kentzean sortzen den materiala, ondo gauza aberatsa

+ gehiago irakurri
2015-07-19 | Jakoba Errekondo

Lehengo astean egindakoa da argazkia. Platanus x hispanica, platanoa da; zurinak jotako platanoa. Oidioa ere deitzen zaio zurinari. Udaberriko gaitza da batez ere. Gaitza indarrean ikusteak oraindik udaberri giroa dugula

+ gehiago irakurri
2015-03-08 | Jakoba Errekondo

Aurten sekula baino har gehiago ikusi dut porruetan (Allium porrum) barrena. Acrolepiopsis assectella izena duen har ttiki txatxu batek porruaren bihotzean zulobidea egiteko ohitura du. Porrua begi bakarreko landarea da;

+ gehiago irakurri