Ilargi bete, adar urdiña, lurrun irule, zilar joskiña... ("Illargitara") Loramendi

Bizi-baratzea

Sustraien eguna (00:00ak arte)
Gaurko hitza
Zuhain
:  Aziendarentzako bazka.
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

JAKINGAIAK  >  Fruituak

2018-06-17 | Jakoba Errekondo

Baratzezain batek galdetu berria dit: lurra ondo zanpatzea garrantzitsua al da haziak ereiten ditugunean? Erantzuna baiezkoa da, sumatzen zuen... Landareek urarekin duten lotura izugarria da. Jaiotzatik behar beharrezkoa dute. Haziak urik gabe ez du berehalakoan landarerik sortuko. 

Hazia landarea sortzeko asmakizun izugarria da. Laburbilduta, azal batean bildutako begi edo ernamuin bat da hazia, maiz energia erreserbaz osatua. Ernamuina eta energia biak lo daude, eta, ernatu edo hozitu eta landarea sortzen... + gehiago irakurri

2018-04-29 | Pello Zubiria Kamino

Guztiok edan dugu noizbait, edo sarri, baso erdi bat pestizida, ekologikoak ez diren ardorik onenetan ere badaudelako. Gilles-Eric Seralini zientzialariak eta Jerome Douzelet sukaldariak dastatzaile jakitunei eta sukaldari ezagunei proposatu diete kalitate handiko ardoak probatuz daramatzaten botiken zaporeak aurkitu eta zehaztea. Liburu berri batean azaldu dute zein zapore daukaten edaten ditugun mama goxoen pozoi ohikoenek.

2018-03-18 | Jakoba Errekondo

Ardo eta sagardo ekologiko eta biodinamikoen beste muturrean daude ardo industrialak edo kimikoak. Azken hauek produktu kimiko sintetikoak erabiltzen dituzte; mahasti eta sagastietan hormonak, ongarriak, pestizidak, herbizidak eta abar, eta upategietan, antzera.

Produktu kimiko gehienak sintetikoak dira, hau da, industrietan sortutakoak. Gutxi batzuk besterik ez dira naturalak. Produktu kimiko horiek arrastoa uzten dute bai lurrean, bai ingurumenean, bai landareetan, bai fruituetan, bai ardoetan, bai sagardoetan... + gehiago irakurri

2018-03-11 | Jakoba Errekondo

Nekazaritza ekologikoa puri-purian den honetan, biodinamika oinarri duen nekazaritzan ekoitzitako ardoek bereganatzen dituzte gero eta sari gehiago. Ikuskizun da mahats ardoetan bezala ote datorren sagardo, udareardo, garagardo eta abarretan.

Ardogintzan asko ikertzen ari da lurra aberastea eta zeruaren eragin integrala oinarri dituen nekazaritza hau. Ardoak ematen du, eta, zenbat eta naturalago, eta gehiago emango du: osasuna bezala txanpona. Frantzia da ikerketa mota horren lurralde aitzindaria. Diru asko mugitzen... + gehiago irakurri

2018-03-04 | Ane Irazabal
2017-12-24 | Jakoba Errekondo
2017-09-10 | Jakoba Errekondo
2017-09-03 | Jakoba Errekondo