Baratzearen opari handiena, bost zentzumenen leheneratzea da Hanna Rion

Bizi-baratzea

Loreen eguna (00:00ak arte)
Gaurko hitza
Ibargia
:  Eguzkiak jotzen duen aldea. Ospelaren edo laiotzaren alderantzizkoa.
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

Fruituak  >  Fruitu zuhaixkak

2017-06-11 | Jakoba Errekondo

Urteko ikuskizun ederrenetako bat igaro berria dugu: sagastiak loretan. Milaka sagasti han eta hemen paisaia zuritzen, xuri-gorritzen, arrosatzen. Sagarrondoak, Malus x domestica, makina bat urtetan eman diguna sekula ez dugu behar bezala eskertuko; ni pozten naiz gero eta toki gehiagotan loraldi honi egiten zaion gorazarrearekin. Elorri zuria, Crataegus monogyna, loratzen denean etortzen dela benetako udaberria entzun izan diot maiz Pello Zabalari. Loraldi haren zain izaten dira sagarrondoak bere ikuskizunari ekiteko... + gehiago irakurri

2014-03-23 | Jakoba Errekondo

Bakarra da Gurbitzondoa, Arbutus unedo. Arbutus-ek latinez zuhaixka dio eta unedo-k bakarra. Fruitua, gurbitza, bakarra jan behar dela esan nahi omen du. Udazkenaren bihotzean heltzen da, gorri. Euskaraz izen mordoa du, fruitu arbola gutxik adina. Borrachín deitzen diote Asturiesen, heldutakoan alkohola baitu. Burua pittin bat txoratzen duenez, animaliok oso gogoko dugu: hartza, basurde, azeri, garraztarro, zozo, birigarro, araba-zozo... Madrilen hartza eta gurbitza uztartzen dituzte, itxuraz alkoholagatik omen... + gehiago irakurri