Lurraz hazi eta lurrak jan behar

Bizi-baratzea

Hostoen eguna (09:00ak arte)
Gaurko hitza
Belaundu
:  Landare baten adarra okertu, makurtu eta, zati batean, lurpean sartu,... [+]
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

JAKINGAIAK  >  Etxe barrukoak

2013-03-17 | Jakoba Errekondo

Bere katua baino señoragoa den lagun batek, etxeko señora katua pozoitu dezaketen landareez idatzitakoa irakurri ostean, izutu antzera idatzi dit. Señoragoak alaba bat badu lagunaren atzetik Galiziara joana. Eta handik etorri omen zaion berria luzatu dit: “Dieffenbachia landarea pozoitsua omen da. Zuk zer diozu? Oso landare arrunta da eta beraiek bizi osoan izan omen dute etxean”.

Ameriketako Dieffenbachia generoko landareak ohikoak dira, bai, etxe barruetan, arruntena Dieffenbachia... + gehiago irakurri

2013-02-24 | Jakoba Errekondo

Aurkariak akabatuz edo uxatuz landareari laguntzen diogu, baina lan horretan bera ere ez da hankamotz. Pozoia, kiratsa... edozein estrategia on du bere burua babesteko. Sortzez bere ohiko ekosistema naturalean irauteko ditu jukutria horiek.

Landare asko ekarriz, eramanez, salduz, hibridatuz, txertatuz eta abarren abarrez ekosistema berri arrotzetan jarri dugu. Guk. Arrotzeneako etxeetara ekarri ditugu eta zentzu on guztiarekin, badaezpada, bere amarruzko pozoi eta antzekoak ez dituzte bidean galdu... Berezko etxe... + gehiago irakurri

2011-11-13 | Jakoba Errekondo

Ez da balkoiko baratzea, baratzea egiteko balkoia baizik. Modan da balkoi eta terrazetan baratzea antolatzea. Sosak aurreratu eta baratzeak hedatzen duen poza eskuera. Tomate, piper, letxuga, perrexil, zerba... Denetik

+ gehiago irakurri
2009-01-20 | Jakoba Errekondo

Urte amaieran ospatzen diren egun motzenak eta gau luzeenak dituen solstizioko jaietan elkarri opariak egiteko ohitura dago. Orioko etxe honetara oparitarako paperean bilduta etorri dira balkoiko landareak. Ez da erregalo

+ gehiago irakurri
2008-10-19 | Jakoba Errekondo

Baratzea antolatzeko lur muturrik ez eta etxeko balkoian, lorontzitan hazten dituzte barazkiak. Tomateak, marihuana... ale bakan batzuk ikusi ohi dira holakoetan, baina honelako zerba sailik! Zerbazale amorratuak nonbait

+ gehiago irakurri