Utzi naturari zure baratzean bizitzen Greg Peterson

Bizi-baratzea

Sustraien eguna (00:00ak arte)
Gaurko hitza
Zuhaitz
:  Aziendarentzako bazka.
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

JAKINGAIAK  >  Eragileak

2017-10-10 | Miren Osa Galdona

Donostiako Udalak 2016ko uztailaren 21ean onartu zuen Uliako parkean etxebizitzak eraikitzeko proiektua. Uliako Lore Baratzak lan taldeak, eremu publikoaren erabileraren defentsan, helegitea jarri zion udalaren ekimenari, eta arrazoia eman dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Ebazpenak zehazten duenez, funtsezkoa den ingurumen txostenik gabe nahi zituen eraiki 70 etxebizitza Donostiako Udalak.

2017-05-11 | Pello Zubiria Kamino

Baserrritik mundura: Gure Elikaduraren etorkizuna jokoan” darama izenburu, aurtengo urrian hasiko da eta 2018ko azaroa arte luzatuko 750 orduko ikastaroa osatuz. Kurtso zabal honekin antolatzaileek 30 pertsona trebatu nahi dituzte elikadura burujabetzan eta agroekologian, Hezkuntza Popularraren metodologien bitartez, nazioarteko La Via Campesinako formazio prozesuen ezaugarriei jarraituz.

2017-03-26 | Ainhoa Mariezkurrena Etxabe

“Bizitza modernoak itsu bilakatzen gaitu ilargiaren eraginen aurrean. Mitoa zena, zientziak frogatu du gerora. Izan ere, egunero ikus ditzakegu errealak diren efektuak gure bizitzetan”, dio Michel Gros idazle eta nekazariak. Egunero ikusten dugu ilargia, baina ezagutzen al dugu?

2016-10-09 | Garazi Zabaleta

Azken urteetan sortu den Baserria XXI ekimenak, Gipuzkoan agroekologia oinarri hartuta lanean dabiltzan baserritarrak eta lehen sektoreko langileak biltzen ditu. Elkarren arteko harremanak josteko beharra zegoela ikusita, bailaraz bailara lurra lantzen zebilen jendea topatzea eta elkartzea izan zen lehen lana.

Beste ezer baino lehen, elkar ezagutu
Lehen asanbladak elkar ezagutzeko izan ziren, batez ere: nortzuk ziren aurkeztu, zer egiten zuten azaldu... Baserritar askok hartu zuten parte hasierako asanblada... + gehiago irakurri

2016-10-02 | Garazi Zabaleta

Europako hamabi herrialdek eta Afrikako bik hartzen dute parte EAThink2015 proiektuan. Izenak dioen bezala, jaten dugunaren gaineko hausnarketa egitea du oinarri, horretarako lehen eta bigarren hezkuntzako eskolentzat

+ gehiago irakurri
2016-09-25 | Garazi Zabaleta

Bertako ekoizle txikiek eskaintzen digutena kontsumitzeak gure bailara eta herriei bizitasuna ematen dietela ezin uka. Bide hori sustatzeko sortu zuten Iratiko Ekoizpenak kooperatiba, Aezkoan (Nafarroa).

Kooperatibak

+ gehiago irakurri
2016-09-18 | Garazi Zabaleta

Hernanin (Gipuzkoa) dago Karabeleko ekonekazaritza etxaldea. Agifesek (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea), Blasenea mintegi ekologikoak eta Kimu Bat lorezaintza eta paisajismo enpresak egin

+ gehiago irakurri
2016-09-11 | Garazi Zabaleta

“Baratzearen bueltan dabilen familia izan da gurea betidanik”, azaldu digu Arrate Imazek, Zubietako (Gipuzkoa) Amere Goikoa baserriko alabak. Loratu izenarekin sortu berri duten webgunearen arduradun nagusia da

+ gehiago irakurri
2016-09-04 | Garazi Zabaleta

Hegazkinentzako zementuzko pista luzeaz gain, industria gune zabala ere badu Noainek. Duela hamar urte, ordea, zementuzko eta txapazko inguru horretan herriari aire freskoa ekarriko zion gune berdea hasi zen hazten:

+ gehiago irakurri
2016-07-31 | Garazi Zabaleta

Aramaioko (Araba) eta inguruko baserritarrei zerbitzua eskaintzen dien elkartea da Arbel Kooperatiba (Aramaioko baserritarren elkartea hitzen siglek osatzen dute Arbel izena). Ibilbide luzea du: 1982an herriko baserritarrek

+ gehiago irakurri