Intxaur zokolina janez gero, hil

Bizi-baratzea

Loreen eguna (00:00ak arte)
Gaurko hitza
Egutera
:  Eguzkiak jotzen duen aldea. Ospelaren edo laiotzaren alderantzizkoa.
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

Basoa  >  Bestelakoak

2015-03-22 | Jakoba Errekondo

Pinudian barrena bidea. Bidea ixtea komeni. Tarteka ireki egin behar. Gereta, ataka edo langa, zerbait jarri behar. Eta hari eusteko baldoa. Burdin hagarekin zuloa egiteko eta zur-mailuarekin jo eta sartzeko lanak hartu beharrean, errazena: aldameneko pinu tukurrari lotu.

Ahaztu dira gero itxiturak eta geretak. Baita pinuaren lepoa itotzen duen soka ere... Baso urrunetako kontua balitz, gaitz erdi. Kale-kalean ere nonahi ikusten dira urkamendiak...

2014-06-08 | Jakoba Errekondo

Italian Nemi, Galian Luc, Galizian Lugo eta Nemetobriga... Amaierarik ez du munduko baso sakratuen zerrendak. Geurean ere izango ziren, bada! Basoetan azokak, jaiak, batzarrak, sakrifizioak... zer ez zen egingo garai batean. Basoak, eta zuhaitzak, etengabe berritzearen gaitasuna, eta zeruak, lurra eta gure espiritualtasuna batzen ditu.

Konkistatzaileek mendean hartutako herri bat zapaldu eta oinkatu nahi zutenean, haren baso eta zuhaitz sakratuak eraisten zituzten. Lucanok dioenez, Zesarrek, lehen mendean, galiarren... + gehiago irakurri

Urteko egun luzeenen sasoi honetan, baratze, soro, belaze, sagasti eta abarretako lanak aurreratuta izanez gero, mendi-gailurretara igotzeko gogoa pizten du giroak. Laster, egunak laburtu eta laburtu hasi ahala, etorriko

+ gehiago irakurri

Oria errioaren ur gazi-gezetan nabil. Amazoria deitzen dio lagun batek. Gilarik gabeko alan, itsasoko barratik abiatu eta marea gora bizienetako ur kargak ahalbidetzen duen goreneraino igo eta itsasoraino jaitsi; kosta behar

+ gehiago irakurri

Hego Amerikatik dator berria: hemen dugu, bada, arantzarik gabeko laharra (Rubus fruticosus). Ekuadorreko nekazaritza ikerketarako INIAP institutuak arantzarik sortzen ez duen laharra aurkeztu berri du, Andimora 2013 izena

+ gehiago irakurri

Munduaren bi heren herren da, hirugarren herena baso dugu. Lurrez 40 milioi km2 baso, 7.000 milioi eskas biztanleontzat, bakoitzarentzat 6.200 m2 baso. Mundu guztiko baso hauen bostetik bat Errusian bizi da, bere lur guztien

+ gehiago irakurri