Hazia katiluka, uzta iminaka

Bizi-baratzea

Loreen eguna (00:00ak arte)
Gaurko hitza
Ibargia
:  Eguzkiak jotzen duen aldea. Ospelaren edo laiotzaren alderantzizkoa.
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

Baratzea/Ortua  >  Barazkiak eta belarrak

2017-04-02 | Jakoba Errekondo

Dagoeneko landatuta beharko luke tipulak (Allium cepa), baldin eta udako egun luzeenetara burua ederki osatuta iristea nahi bada. Otsaileko ilbeheran dela onena dio Oiartzungo Artamugarriko Felixek. Hala ere, bere buruari nasaitasun polita ematen dio, esaerak, nonbait, honela omen dio eta: “San Josetarako (martxoak 19) tipulak landatuta behar du” bestela ez omen da-eta behar bezala osatzen. Oraindik ez baduzu landatu, esnatu eta bizkor ibili.

2017-02-26 | Jakoba Errekondo

Nondik norako oporrak antolatzeko garaian, landareak aitzakia izan ohi dituenik bada: goi-mendietako baso, oihan tropikal, jardin botaniko, lorategiren bat, gereziondoen loraldia... Egia esan, nonahi dago landaretik eta joaten zaren tokira eramaten zaituztela, berdin dio, zer ikasia izango duzu. Hala ere, aurtengo oporraldiarekin zalantzetan eta nola moldatu ezinik bazabiltza, Atlantikoa proposatu nahi dizut: Anglo-normandiar uharteak. 

Neguaren amaiera urrunean izerdi berria bor-bor hasi zen hartatik joan berria den ilbehera arte, ugaldu nahi genituen landareen aldaxkak itsasteko, lekaleen hormonak erabili ditugu barra-barra. Lekale jende hori oso egokia

+ gehiago irakurri

Hiru elkar hartuta. Gure kultura atlantikoko lurretako hirutasun nagusia badator. Artoa-babarruna-kuia. Oraintxe sortzen ari dira, hiru bat eginda. Soroari, kulturaren alorrari etekin hobea ateratzeko elkartasuna. Babarrunak

+ gehiago irakurri