Ederra eta ona bi dira

Bizi-baratzea

Sustraien eguna (00:00ak arte)
Gaurko hitza
Zuhain
:  Aziendarentzako bazka.
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

JAKINGAIAK  >  Baratzea/Ortua

2018-07-15 | Jakoba Errekondo

Landareen intsektuek sortutako izurriteak akabatu nahi ditugunean xaboia laguntzaile ona dela esan eta esan gabiltza. Intsektuek ez dute guk bezala gorputzari eusteko barruko eskeletorik. Barrunbeak eta erraiak soilik dituzte soinaren barruko aldean eta kanpoko azal gogorra da beren eskeletoa; “exoeskeletoa” deitzen zaio. Azal hori da intsektuen babes nagusia, eta funtzio ugari du: giharrei eustea, arnasketa egitea, hidratazioa kontrolatzea eta abar.

Xaboiarekin bustitakoan intsektuaren azala ahultzen... + gehiago irakurri

2018-07-08 | Jakoba Errekondo

Gorrin sasoian gaude. Gorrina, mildiua, gorriena, gorria, elgorria, herdoila, ugerra, suherreta, izen ugari jaso dugu oinordetzan, baina zikulu saltsa ederra dugu gaitzak behar bezala izen jakinekin lotzen.

Hala ere, gorrin sasoian gaude. Aurtengo lehen ia sei hilabeteetako eurite amaigabeak puska baterako hezetasun gorena lotuta utzi du. Eta okerrena orain dator: beroa. Bat-batean giro fresko samar batetik urteko bero handienetara igaroko gara, inolako egokitze tarterik gabe. Izan ere, urteko egunik luzeenetan... + gehiago irakurri

2018-05-06 | Jakoba Errekondo

Porruaren eulia (Phytomyza gymnostoma) Euskal Herrira bisitan etorria dela aipatu nizuen aurrekoan. Izurrite berria. Presta gaitezen. Porruaren euliak urtean bi belaunaldi izaten ditu. Lehena negua pupa gisa igaro dutenetatik sortzen da. Euliak, grisak eta 3 milimetrokoak, arrak eta emeak etorriko dira; ibiliko dira eta emeak porruen hosto puntetan jan eta errun, jan eta errun egingo du. Koskadizoak nabarmenak dira, hostoaren hertzean, elkarren segidan. Arrautzak ere hostoetan jarriko ditu. Tokiaren eta eguraldiaren... + gehiago irakurri

2018-04-29 | Jakoba Errekondo

Berri txar batekin natorrela iruditzen zait. Berri oso txarra. Txarrenetan txarrena, ezin txarragoa. Txarrena da berria konturatzerako zaharra izango dela, eta gu ohitu egingo garela.

1858an Poloniako Poznan eskualdean aurkitu zuten euli berezi bat, sekula katalogatu gabea, Phytomyza gymnostoma deitu zuten. Gero Napozoma gymnostoma ere deitu izan zaio, baina egun atzera lehengo izenez ezagutzen da. Etxe-eulia, ezpara eta eltxoa bezala, Dipteroen familiakoa da.

Phytomyza gymnostoma horren berri bazuten 1976an... + gehiago irakurri

2018-03-04 | Jakoba Errekondo

Nekazaritza ekologikotik harago doazen beste bide batzuk ere badira. Ekologikoak, gure gaurko egun hauetan, araudi jakin bat betetzen dutela besterik ez du esan nahi. Ohiko nekazaritza industriala edo kapitalistarekin

+ gehiago irakurri
2018-02-25 | Jakoba Errekondo

Nekazaritzaren zientzien munduan erredukzionismoa izan da nagusi, ikuspegi motza, motzarena, alegia. Erredukzionismo hitz itsusiak zera adierazi nahi du: sistema edo izakera konplexu bat, bera osatzen duten zatien bidez

+ gehiago irakurri
2018-02-18 | Jakoba Errekondo

Beldurkundea ez, baina begirune eta lotsa arteko zerbaiten punttu batekin erantzuten dut, gero eta maizago, landareetan ia edozer galdetzen didanari. Eta punttu hori gero eta handiagoa da.

Berdantza-bart galdetu zidan

+ gehiago irakurri
2017-12-03 | Jakoba Errekondo