Azatxoak azatuko dituk

Bizi-baratzea

Fruituen eguna (16:00ak arte)
Gaurko hitza
Ilondoa
:  Egunetik egunera ilargia gero eta txikiagoa ikusten dugun aldia,... [+]
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

Hiztegia

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Gorrinak jo: Mildiuaren onddoek sortzen duten gaitzak landareari eraso egitea.
Gurutzetara: Bi errenkadatan landareak parez pare beharrean, batean tartea den parean bestean landarea jartzea.
Haize gorria: Gorrina dakarren haizea.
Haria: Hostoaren txortenaren zuntzak, mamia baino zakarxeagoak. Adibidez, borrajaren, zerbaren, ziazerbaren eta karduaren orri mamian egoten dira.
Hauts: Ongarri minerala, zenbait tokitan
Sinonimoak: Hautsa
Hazi: Landare berri bat sortzeko, fruituak daraman zatia.
Sinonimoak: Pikorra, Bihia, Garaua, Alea
Hazitegia: Bereziki haziak ereiteko muintegia.
Herbizida: Belarrak hiltzen edo atzeratzen dituena.
Herdoil: Onddo batzuek sortzen duten gaitza.
Sinonimoak: Ugerra
Herdoilak jan: Landarea herdoilak harrapatu eta txikitzea.