Gauza guzia bere denboran, baba zabala abenduan

Bizi-baratzea

Loreen eguna (00:00ak arte)
Gaurko hitza
Egutera
:  Eguzkiak jotzen duen aldea. Ospelaren edo laiotzaren alderantzizkoa.
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

Hiztegia

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Kotiledoia: Haziak ernatzen denean barruan dituen bi zati nagusiak. Ernatzen denean, txortenaren alde banatan bi hosto lodikote bezala zabaltzen dira. Gero benetako hostoak etorriko dira.
Kuku sagar: Intsektu, onddo, bakterio, birus... bizkarroiren baten erasoaren ondorioz, landarean sortzen den sagar txiki baten tankerako tumorea. Beste hainbat formatakoak ere badira.
Sinonimoak: Kuku sagarra
Labaki: Aspaldian ez baratze, ez soro izan ez den lurra gorritu eta lantzeko prestatua. Goldearekin irauli beharrean, azalagoko lana eginez gorritua.
Sinonimoak: Luberri
Laguntzaileak: Baratzeko landareen arerioei edo arazoei aurre egiten laguntzen dietenak. Intsektuak jaten dituztenak, polinizatzaileak, gaitzak eta izurriteak uxatzen dituztenak... Hau da, txoriak, trikuak, zizareak, satorrak, erleak, liztorrak, erlastarrak, landare usaintsuak, hontzak, urubiak, zatak, harrapariak eta abar luze bat.
Lainoztatu: Landareari edo lurrari bustialdi bat, bai urarekin bai sendabideren batekin, tanta mehe-meheak eginda eman. Ihinztagailuak erabiltzen dira.
Sinonimoak: Ihinztatu
Laiotz: Eguzkiak jotzen ez duen lekua.
OSPELA ere erabiltzen da antzeko egoera adierazteko.
Laira: Urteko adar berri malgua.
Sinonimoak: Aihena
larre: Azienda bazkatzen den tokia, jeneralean belardia, baina txara, soil antzeko basoa etab. izan daiteke.
Sinonimoak: Bazkagia, Bazkaleku
Larre: lantzar Busturialdean
Sinonimoak: Larre: lantzar Busturialdean
Lastahil: Nafarroako zenbait aldaeratan urria hilabeteari 'lastahil' esaten zaio. 'Lasto' eta 'hil' hitzekin osatua dago, lastoa biltzeko sasoia baita.