Baratzezaintzak eta sukaldaritzak hainbeste jakintza barneratzen dituzte. Matematika, kimika, irakurketa, historia… David Chang

Bizi-baratzea

Sustraien eguna (00:00ak arte)
Gaurko hitza
Zuhaitz
:  Aziendarentzako bazka.
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

Hiztegia

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Lur ustel: Baratzean zopizartzetik eta barazkien hondakinetatik sortutakoa. Pilatu, usteldu eta ondua. Atzera berriz baratzean bertan ongarri gisa erabiliko dena.
Sinonimoak: Zakar montona
Lurreztatu: Landarearen ingurua jorratu eta harrotutako lurra landarearen oinaren edo ipurdiaren inguruan pilatu.
Maizorria: Arto landarearen hostoa.
Sinonimoak: hostatxikia
Makatza: Landare basaka, edo haren hazitik sortutakoa. Txertatzeko gaia, mentuoina.
Sinonimoak: Txertaka
Malotxa: Irabiatzeko erabiltzen da. Hurritzaren adar bat hartu lau-sei adar bildu beheraka eta lotu, zuritu eta gero.
Mastra: Barazkien hostajea.
Mausar: Urak ekarrita, ibaiaren edo errioaren bazterrean pilatzen den lur gozo harroa. Uholdeetan eta ur-handietan urak arroaren goiko aldetik ekartzen duen lur gozoa. Arroaren beheko aldeko lur berdinetako erriberatan gelditzen da.
Sinonimoak: Mausarra
Mentu: Mentuoinari txertatzen zaion begia edo adarra.
Sinonimoak: Mentua
Mentuoin: Txertua jartzen zaion landarea.
Sinonimoak: Txertaka, Makatza
Metatxorro: Belar onduak behin-behinean biltzeko egiten den pila. Batik bat belarra erabat ondu gabe eta euriaren beldur denean egiten da.
Sinonimoak: Metatxorroa
Minda: Simaur edo luar pilari darion likidoa. Landareari azkar eta erraz baliatuko duen ongarria emateko, simaurra edo luarra uretan jarrita egin dezakegu minda. Ur horrekin ureztatu.
Sinonimoak: Garnu
Moildu: Fruitu arbola hagarekin jo edo astindu, gainean dituen fruituak botatzeko.
Sinonimoak: Inausi, Eratzi
Mozkin: Baratzetik sortzen duguna, etekina.
Sinonimoak: Mozkina
Muintegi: Landare berriak sortzeko tokia. Hazitegian haziak ereinda sortzen diren landare berriak, muintegian aldatzen dira, han txertaketak eta belaunketak egin, aldaxkak aldatu eta ugalketa teknika guztiak erabiltzen dira.
Sinonimoak: Mindaitz, Mintegi, Txirpi
Mukur: Surterako egur zatia.
Sinonimoak: Mokor, Egurki
Musajea: Eguraldiak itxura txarra hartzen duenean, ilundu, haizea indartu denbora laburrean...
Pertsonetan ere aurpegiak egoera txarra adierazten duenean.
Mutazio: Bere kasa gertatzen den landareen geneen bat-bateko mudantza. Landarearen informazio genetikoa aldatuko da. Ondorengoei transmititzen zaie. Ezaugarriak aldatu daitezkeenez, aldaera edo mota berriak sor daitezke.
Sinonimoak: Mutazioa
Mutxikin: Sagarra edo udarea jandakoan geratzen den hondarra. Fruituaren bihotza, txortenetik azpiko zulorainokoa, haziak barne.
Sinonimoak: Kondotx
Nardeki: Buztarritxik urteten daben egur zati bat arie edo goldi erabiltxeko
Oilaurra: Eraso baten ondorioz landareak sortzen duen orbain tankerako zarakarra.
Ondu: Fruituak ondu. Belarrak jasotzeko lehortu. Simaurra luartu.
Sinonimoak: Umatu, Heldu
Ongarri: Lurrari ematen zaiona bere ezaugarri fisikoak edota kimikoak hobetzeko.
Sinonimoak: Ongailu
Orbelontzi: Errekak dakarren orbela geratu, bildu eta jasoteko egitura. Orbel hori, atera, lurrusteldu eta ongarri izango da. Bergara.
Ospel: Eguzkiak gutxi edo batere jotzen ez duen toki hezea eta hotza. Eguteraren alderantzizkoa.
Sinonimoak: Ainube, Laiotz
Parra: Landare igokariei lurra kendu eta gora igo daitezen, arbatzeko makila, adibidez, parrako indaba.
Sinonimoak: Parda, Makila, Habe, Parrel, Txosna, zurkaitza