Zeru gorputzen mugimenduaz gehiago dakigu hankapean dugun lurraz baino Leonardo da Vinci

Bizi-baratzea

Sustraien eguna (00:00ak arte)
Gaurko hitza
Arkorotz
:  Ardi gorotza edo ardi simaurra.
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

Hiztegia

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Ongarri: Lurrari ematen zaiona bere ezaugarri fisikoak edota kimikoak hobetzeko.
Sinonimoak: Ongailu
Orbelontzi: Errekak dakarren orbela geratu, bildu eta jasoteko egitura. Orbel hori, atera, lurrusteldu eta ongarri izango da. Bergara.
Ospel: Eguzkiak gutxi edo batere jotzen ez duen toki hezea eta hotza. Eguteraren alderantzizkoa.
Sinonimoak: Ainube, Laiotz
Parra: Landare igokariei lurra kendu eta gora igo daitezen, arbatzeko makila, adibidez, parrako indaba.
Sinonimoak: Parda, Makila, Habe, Parrel, Txosna, zurkaitza
pH: 1 eta 14 artean azidotasuna eta basikotasuna neurtzeko sistema. 7 neutroa da, hortik behera azidoa eta hortik gora basikoa.
Pipil: Ireki gabeko lorea. Lorea emango duen begia.
Sinonimoak: Kusku
Pipila: Ireki gabeko lorea; loretan zabalduko den pinporta itxia.
Polinizazio: lorearen aieka arrak sortzen duen polena aieka emera iristea. Haizeak edo erleek eta beste intsektu batzuek egiten dute. Polinizaziorik gabe, lorea ez da ernalduko eta naturalki ez du fruiturik eta hazirik emango.
Sinonimoak: Polinizazioa
Pospolin: Haritzetan sortzen den koskorra. Intsektu baten erasoaren aurrean babesteko zuhaitzak sortzen du.
Sinonimoak: Panpano, Sagar-kuku
Punta berria: Landarearen muturreko kimu berria, guri-guria denean.