Mendiak egiten duenean soinu, uztail beroak euri borondatea du

Bizi-baratzea

Loreen eguna (00:00ak arte)
Gaurko hitza
Ibargia
:  Eguzkiak jotzen duen aldea. Ospelaren edo laiotzaren alderantzizkoa.
BIZI BARATZEA Buletina jaso nahi dut

Hiztegia

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Hiztegi hau ez da hizkuntzalarien lana. Hitzak denonak diren neurrian, denon artean egindako bilduma bat da, landareen eta lurraren kulturaren hitzen meta. Zure hitzen zain gaude denok. Eman eta hartu.
Ahotza: Laboreen lorearen lasto fin-fina da.
Aihena: Landare batzuek (babarrunak, adibidez) hazteko eta hedatzeko duten kimu nagusia. Hazten den eran, beste landare baten gainean edo horretarako jarritako arban zehar luzatuko da, biraka. Ia denak eskuinez aurrera igotzen dira.
Aila: Fruituari eusten diuon txortena
Sinonimoak: Txorten
Aldaera: Espezie batean dauden mota desberdinak. Babarrunaren aldaerak dira babarrun beltza, babarrun zuria, babarrun pintarra...
Aldatu: Landarea nonbaitetik atera eta beste nonbait jarri. Landarearen bizitokia aldatu.
Sinonimoak: Landatu
Aldaxka: Landare bati moztu eta kentzen zaion zatia, lurrean jarri eta itsatsitakoan landare berri bat izateko. Jeneralean adar zati bat bada ere, zenbaitetan hosto puska bat izan daiteke.
Alfer lur: Landu gabeko saila.
Sinonimoak: Alfer lurra
Alferra: Hazia ereinda, lurrera itsatsi dadin gainetik pasatzen den zilindro zamatsua. Zurezkoa, harrizkoa edo burdinazkoa izan ohi da.
Altsuma: Landare batek ipurdian, lurraren parean ematen dituen kimu berriak.
Sinonimoak: Alferra, Txirpi
Arbatu: Sasoiko landareari eusteko zerbait jarri; lur gainean zabalduko litzatekeena airean lotzeko edozer gauza prestatu: arba, makila, parra edo parda, hesola, burdina, lokarria, sarea...